
EAJ alderdiak jakinarazi duenez, Joseba Egibarrek hitzaldi politikoa emango du igandean, San Juan plazan. Hitzordua, hauteskunde kanpainaren baitan kokatzen da eta eguerdiko 12:30ean hasiko da.

Santiagoko Auzo Elkarteak XII. Kultur Astea antolatu du aste honetan zehar, etzira arte. Astelehenetik orain arte “erabat arrakastatsua” izan dela eta “oso kontent” daudela adierazi du Marisol Muñoz elkarteko kideak. Horiek horrela, umeei zuzendutako eskulan eta sukaldaritza tailerrak erabat bete direla esan du. “Beste urteetako ildo beretik jarraitzen du Kultur Asteak. Jendeak oso ondo erantzun du”. Hala, asteburura begira oso aurreikuspen onak dituztela adierazi du. “Ur zezenak, buruhandiak, barbakoa, berbena… oso giro ona espero dugu. Etzi, paella lehiaketa antolatu dugu eta bukatzeko umeentzako txokolatada eta buruhandiak izango dira”. Hurrengo hitzorduei dagokionez, Muñozek aurreratu duenez, gaztañaren jaialdia urrian izango da, eta adinekoei zuzendutako jardunaldiak, berriz, azaroan. Landetxan ere, kultura nagusi Landetxa-Katea Auzo Elkarteak XIX. Aste Kulturala ere antolatu du hilaren 14tik 23ra. Hala, zineforuma izango da gaur elkartearen egoitzan. Bihar, umeentzako gaztelu puzgarriak eta tortila patata lehiaketa izango dira. Etzi, berriz, toka lehiaketa eta antzerkia ikusteko parada izango da. Datorren astera begira, egitarau zabala antolatu dute.

Bihar, Euskadiko Trialsin Txapelketarako proba puntuagarria egingo dute espigoian, 16:00etatik aurrera. Parte hartuko dutenen artean aste honetan bertan Munduko Txapeldun izan den Benito Ros nafarra eta laugarren izan den Ion Areitio hondarribitarra izango dira. Ondoren, freestyle motokros erakustaldia egingo dute, leku berean, 18:45ean hasita. Erakustaldia amaituta, haurren arteko lasterketak antolatuko dituzte, plastikozko motoarekin agertzen diren haurren artean.

Ingurumen Aholku Kontseiluak antolatuta, bihar hondakinak biltzeari buruzko jardunaldia egingo dute, 10:00etatik 14:00etara, Reina aretoan. Jardunaldi horretan hainbat adituk parte hartuko dute, eta kontseiluak herritar guztiak animatu ditu parte hartz...

Futbolean, Ohorezko Erregional Mailan, asteburu honetan hasiko dute 2012-2013 denboraldia. Oiartzungo mutilek, Zarautzen kontra jokatuko dute lehenengo jardunaldian. Partida bihar izango da, 16:00etan, Zarauzko Asti zelaian. Oiartzungo taldeak hirugarr...

Ikasturte berrian kirol instalazioetan eskaintzen diren jarduerak probatzeko aukera izango da astelehenetik hilaren 30era bitartean, Galtzarabordako kiroldegian. Parte hartzea doakoa da, eta ez da aurretik izena eman beharko. Hala ere, Udal Kirol Patro...

Astelehenetik (hilak 17) aurrera, Iturriotzen Zirauki kaleko zati bat moztuko dute: Bidezarra eta biribilgunearen arteko tartea, hain zuzen ere. Lau astez, trafikoa Zuberoa jatetxetik sartu eta Bidezarratik aterako da, norabide bakarrean. Orma etxean e...

Hileko hirugarren igandetan ohikoa den bigarren eskuko azoka egingo dute etzi. Jantziak, jostailuak, liburuak eta beste hainbat artikulu erosteko aukera izango prezio onean. Goizean zehar Zumardian izango dira.

Udako atsedenaldiaren ondoren Gazte Informazio Bulegoa astelehenean zabalduko dute, Unai Unsuain Gazteria zinegotziak jakinarazi duenez. Astelehenetik ostiralera egongo da irekita goizez 11:00etatik 14:00etara; eta arratsaldez ostegunera bitartean baka...

Dei Gaztelumendi oiartzuarrak Zuloak proiektuarentzat egindako kartelaren sorreraren time-lapsea ikus daiteke bideoan.

Oarsoaldeko AEK-ko lau euskaltegiek matrikulazio kanpaina aurkeztu zuten atzo. Urtero bezala, aurten ere ikastaro mota asko eskainiko ditu AEK-k. Euskara bizia da matrikulazio kanpainaren aurtengo leloa: “Bizi-bizia dator aurten AEK matrikulazio garai honetan, bizi baitugu euskara, gure hizkuntza; bizi baikara euskaraz. Aurten ere, ohi bezala, hizkuntza bera ikasteko eta lantzeko abagune bizia”. AEKren nahia euren metodologia eta konpromisoa Euskal Herri osoko txokoetara eramatea da euskalduntzea aurrera eramateko. “Horregatik gara hedapen zabalena duen euskaltegi sarea”, esan dute AEK-ko kideek. Gainera, azken urteetan helduen alfabetatze eta euskalduntzearen arloa erronka berrietara “egokitzen” saiatu direla azaldu dute. Egokitzapenaren “fruituak” Oarsoaldeko AEKren arduradunen arabera, erronka berrietara egokitzeko prozesu horrek hainbat fruitu eman ditu. Autoikaskuntza sistema da horietako bat. Ordutegi aldetik edo beste faktore batzuengatik ezintasunak dituztenei sistema hori eskaini diete orain arte Lezon eta Oiartzunen, bertako udalen laguntzaz. Ikasturte honetan ez da bi udalerri horietara bakarrik mugatuko: Pasai Antxoko AEK Txirrita euskaltegian ere autoikasketa jarriko dute abian. Horrez gain, ez da familia transmisio eta Gogoa Zubi bezalako kanpainarik faltako, “hizkuntza bat ikasteko eremu naturaletan eta eraginkorretan sinisten dugulako AEKn”. Zehaztu dutenez, mota horretako kanpainak «eredu» dira Euskal Herri osoan. Eskualdeko hainbat enpresekin ere aritu dira lanean, bai euskalduntze orokorrean, baita xede berezikoetan ere. Pasaiako [...]

Kultur Etxea irailaren 20an zabalduko da eta, ziur asko, Itsas Etxeko auditoriumarekin gertatu zen bezala, gobernu taldeak inaugurazioa aurrera eramango du bere kudeaketaren eta erabileraren irizpideak zehaztu gabe. Hau kontuan hartuz, Bilduk premiazkoa ikusten du gobernu taldeak informazio hau lehenbailehen publiko egitea, batez ere, Zuloaga Etxea berritzeko proiektuan, bertan dagoen aretoaren desagerpena jasotzen delako, orain arte kolektibo ezberdinek eta elkarteek erabili izan dutena. Eraikin berri honek udal kontuetatik 6 milioi euro baino gehiago suposatu ditu, eta oraindik zehazteko dago bere mantenurako (ura, berogailua, garbiketa…) zenbat euro ordaindu beharko diren. Momentu honetan Hondarribia Hiria Musika Banda Kultur Elkarteak, Txistulari Taldea eta Mintzaira Musika Eskola pribatuak (Hondarribiko Musika Eskola) dira beren jarduerak aurrera eramateko Kultur Etxean tokia bermatuta duten bakarrak. Eraikin berria publikoa dela kontuan hartuz, Bilduren iritziz, Kultur Etxea edozein kultura jarduera aurrera eramateko eta dirua lortzea helburua ez duen, pertsona, kolektibo eta herriko edozein talderentzako baliagarri izan beharko luke. Irabazi asmoa duen eta diru laguntza moduan 103.700 euro jaso dituen Mintzaira akademia pribatuaren kasuan —eta musikaren arloan gure herrian garatzen ari den lana aitortuz— eraikinaren zati handi bat egokituko zaio, hori dela eta, Bilduk beharrezkoa ikusten du, gobernu taldeak elkarte honekin zehaztu dituen baldintzak zeintzuk izan diren lehenbailehen ezagutaraztea, eta [...]

Bihar, 197/2006 doktrinaren kontra mobilizatuko dira. Herrirak antolatuta, 12:30ean elkarretaratzea egingo dute Niessen merkataritza gunearen atarian. Herrirak gogorarazi du Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak Ines del Rio presoaren kasuan argitar...

Igandetik hilaren 22ra Mugikortasun Astea da, eta horren barruan, autorik gabeko eguna ere egiten da. Testuinguru horretan, Errenteriako Udaleko Ingurumen Sailak paseo osasungarria antolatu du etzirako. Bost kilometroko ibilbidea egingo dute, eta Zumar...

Joan den asteburuan jokatu zuten Espainiako Estatuko Bigarren Mailako lehia Oiartzungo neskek. Lehen partidan, 1-3 irabazi zioten Logroño taldeari.

Oarsoaldeko Langabeen Batzarra astelehenean elkartuko da, ohi bezala, 12:00etan Herriko plazan. Bilera irekia da; edonork parte har dezake.

Espainiako Estatuko Bigarren Mailako denboraldiko bigarren jardunaldia jokatuko dute Oiartzungo neskek etzi. Abanto izango dute aurrean, 12:00etatik aurrera, Karla Lekuona zelaian. Joan den asteburuan jokatu zuten oiartzuarrek denboraldiko lehenengo pa...

Lau disko jartzaile izango dira biharko antolatu duten festan, Pagoan: Eriz Wei, Fe, Haitortech eta Ludovic Quai. 17. 00:00etan hasiko da DJen jaialdia.