Ikasturteko jarduerak proba daitezke kiroldegian
Ikasturte berrian kirol instalazioetan eskaintzen diren jarduerak probatzeko aukera izango da astelehenetik hilaren 30era bitartean, Galtzarabordako kiroldegian. Parte hartzea doakoa da, eta ez da aurretik izena eman beharko. Hala ere, Udal Kirol Patro...
Ikasturte berrian kirol instalazioetan eskaintzen diren jarduerak probatzeko aukera izango da astelehenetik hilaren 30era bitartean, Galtzarabordako kiroldegian. Parte hartzea doakoa da, eta ez da aurretik izena eman beharko. Hala ere, Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, plaza kopurua mugatua da. Informazio gehiago kiroldegira deituta lor daiteke (943 44 96 90).

