Zuzendariari: Musika etxeaz
Kultur Etxea irailaren 20an zabalduko da eta, ziur asko, Itsas Etxeko auditoriumarekin gertatu zen bezala, gobernu taldeak inaugurazioa aurrera eramango du bere kudeaketaren eta erabileraren irizpideak zehaztu gabe. Hau kontuan hartuz, Bilduk premiazkoa ikusten du gobernu taldeak informazio hau lehenbailehen publiko egitea, batez ere, Zuloaga Etxea berritzeko proiektuan, bertan dagoen aretoaren desagerpena jasotzen delako, orain arte kolektibo ezberdinek eta elkarteek erabili izan dutena. Eraikin berri honek udal kontuetatik 6 milioi euro baino gehiago suposatu ditu, eta oraindik zehazteko dago bere mantenurako (ura, berogailua, garbiketa…) zenbat euro ordaindu beharko diren. Momentu honetan Hondarribia Hiria Musika Banda Kultur Elkarteak, Txistulari Taldea eta Mintzaira Musika Eskola pribatuak (Hondarribiko Musika Eskola) dira beren jarduerak aurrera eramateko Kultur Etxean tokia bermatuta duten bakarrak. Eraikin berria publikoa dela kontuan hartuz, Bilduren iritziz, Kultur Etxea edozein kultura jarduera aurrera eramateko eta dirua lortzea helburua ez duen, pertsona, kolektibo eta herriko edozein talderentzako baliagarri izan beharko luke. Irabazi asmoa duen eta diru laguntza moduan 103.700 euro jaso dituen Mintzaira akademia pribatuaren kasuan —eta musikaren arloan gure herrian garatzen ari den lana aitortuz— eraikinaren zati handi bat egokituko zaio, hori dela eta, Bilduk beharrezkoa ikusten du, gobernu taldeak elkarte honekin zehaztu dituen baldintzak zeintzuk izan diren lehenbailehen ezagutaraztea, eta [...]
Kultur Etxea irailaren 20an zabalduko da eta, ziur asko, Itsas Etxeko auditoriumarekin gertatu zen bezala, gobernu taldeak inaugurazioa aurrera eramango du bere kudeaketaren eta erabileraren irizpideak zehaztu gabe. Hau kontuan hartuz, Bilduk premiazkoa ikusten du gobernu taldeak informazio hau lehenbailehen publiko egitea, batez ere, Zuloaga Etxea berritzeko proiektuan, bertan dagoen aretoaren desagerpena jasotzen delako, orain arte kolektibo ezberdinek eta elkarteek erabili izan dutena.
Eraikin berri honek udal kontuetatik 6 milioi euro baino gehiago suposatu ditu, eta oraindik zehazteko dago bere mantenurako (ura, berogailua, garbiketa…) zenbat euro ordaindu beharko diren.
Momentu honetan Hondarribia Hiria Musika Banda Kultur Elkarteak, Txistulari Taldea eta Mintzaira Musika Eskola pribatuak (Hondarribiko Musika Eskola) dira beren jarduerak aurrera eramateko Kultur Etxean tokia bermatuta duten bakarrak. Eraikin berria publikoa dela kontuan hartuz, Bilduren iritziz, Kultur Etxea edozein kultura jarduera aurrera eramateko eta dirua lortzea helburua ez duen, pertsona, kolektibo eta herriko edozein talderentzako baliagarri izan beharko luke.
Irabazi asmoa duen eta diru laguntza moduan 103.700 euro jaso dituen Mintzaira akademia pribatuaren kasuan —eta musikaren arloan gure herrian garatzen ari den lana aitortuz— eraikinaren zati handi bat egokituko zaio, hori dela eta, Bilduk beharrezkoa ikusten du, gobernu taldeak elkarte honekin zehaztu dituen baldintzak zeintzuk izan diren lehenbailehen ezagutaraztea, eta batez ere biztanleei jakinaraztea ikasleengan izango dituen eragin akademiko eta ekonomikoak zeintzuk izango diren.
Hori guztia kontuan hartuz, Bilduk, azken urtean zehar eta lehenagotik ere egin duen moduan, gobernu taldeari eskatzen dio lokal berri honen kudeaketaren inguruan jarduteko asmoz, lehenbailehen, kultura batzorde bat iragarri dezala.
Ibai Labaien, Bilduko zinegotzien izenean

