Iturriotzen Zirauki kalearen zati bat itxiko dute lau astez
Astelehenetik (hilak 17) aurrera, Iturriotzen Zirauki kaleko zati bat moztuko dute: Bidezarra eta biribilgunearen arteko tartea, hain zuzen ere. Lau astez, trafikoa Zuberoa jatetxetik sartu eta Bidezarratik aterako da, norabide bakarrean. Orma etxean e...
Astelehenetik (hilak 17) aurrera, Iturriotzen Zirauki kaleko zati bat moztuko dute: Bidezarra eta biribilgunearen arteko tartea, hain zuzen ere. Lau astez, trafikoa Zuberoa jatetxetik sartu eta Bidezarratik aterako da, norabide bakarrean.
Orma etxean egin behar dituzten lan batzuek eragin dute trafiko aldaketa. Bizilagunei sortutako eragozpenengatik barkamena eskatzeaz gain, egoera ulertzea eskatu diete udaletik.
Filma Altzibarren
Horrez gain, asteburu honetan film baten grabaketa izango da Altzibarren, Bianditz aldera. Grabaketarako beharrezko azpiegiturak Agerre-alde etxadian jarriko dituzt, beraz, agian arazo puntualak sor daitezke bertan. Horrengatik ere ulermena eskatu diete bizilagunei.

