Astelehenean irekiko dute Gazte Informazio Bulegoa
Udako atsedenaldiaren ondoren Gazte Informazio Bulegoa astelehenean zabalduko dute, Unai Unsuain Gazteria zinegotziak jakinarazi duenez. Astelehenetik ostiralera egongo da irekita goizez 11:00etatik 14:00etara; eta arratsaldez ostegunera bitartean baka...
Udako atsedenaldiaren ondoren Gazte Informazio Bulegoa astelehenean zabalduko dute, Unai Unsuain Gazteria zinegotziak jakinarazi duenez. Astelehenetik ostiralera egongo da irekita goizez 11:00etatik 14:00etara; eta arratsaldez ostegunera bitartean bakarrik, 17:00etatik 19:00etara.
Gogorarazi du informazio zabala aurki dezaketela gazteek bertan, prestakuntza ikastaroei, hizkuntzei, lantegiei, lehiaketei eta diru laguntzei buruz, besteak beste. Horrez gain, apunteak inprimatzeko aukera dago, koadernatu eta eskaneatzekoa ere, Interneterako doako konexioa, wifi…
Merkatuzarren dago bulegoa.

