197/2006 doktrinaren kontra protestatuko dute
Bihar, 197/2006 doktrinaren kontra mobilizatuko dira. Herrirak antolatuta, 12:30ean elkarretaratzea egingo dute Niessen merkataritza gunearen atarian. Herrirak gogorarazi du Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak Ines del Rio presoaren kasuan argitar...
Bihar, 197/2006 doktrinaren kontra mobilizatuko dira. Herrirak antolatuta, 12:30ean elkarretaratzea egingo dute Niessen merkataritza gunearen atarian.
Herrirak gogorarazi du Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak Ines del Rio presoaren kasuan argitaratutako ebazpenaren arabera, doktrina hori “ez legezkoa eta eskubide urratzailea” dela, eta 2006tik 84 presoren zigorrak luzatu dituztela.
Horrenbestez, kartzela zigorra bete duten preso guztiak «berehala kaleratzea» eskatu du, 197/2006 doktrina etetea, Frantziako kartzeletan kondena betetzen ari diren presoentzat «baldintzapeko askatasunari atea zabaltzea», eta kartzela politika «eskubide irizpideetara eta konponbidea sustatzeko gakoetara» aldatzea.

