Autorik gabeko egunari begira, etzi paseo osasungarria egingo dute
Igandetik hilaren 22ra Mugikortasun Astea da, eta horren barruan, autorik gabeko eguna ere egiten da. Testuinguru horretan, Errenteriako Udaleko Ingurumen Sailak paseo osasungarria antolatu du etzirako. Bost kilometroko ibilbidea egingo dute, eta Zumar...
Igandetik hilaren 22ra Mugikortasun Astea da, eta horren barruan, autorik gabeko eguna ere egiten da. Testuinguru horretan, Errenteriako Udaleko Ingurumen Sailak paseo osasungarria antolatu du etzirako. Bost kilometroko ibilbidea egingo dute, eta Zumardian hasi eta bukatuko da. Ingurumen Sailaren arabera, adin guztietako jendeari zuzenduta dago.
Gogorarazi duenez, oinezkoentzako bideak eta motorrik gabeak osasungarriak dira, eta gaixotasunak saihesten dituzte. Haatik, ibilgailu pribatuek hiri espazioa inbaditzen dutela esan du.

