
Zuk Egin Dezakezu egitasmoa jarri dute martxan, pentsamendu positiboa eragiten duen hitzaldi eta tailer sorta Zuk Egin Dezakezu izeneko egitasmoa aurkeztu zuten atzo Oarsoaldea Garapen Agentziaren egoitzan. Pertsonengan pentsamendu positiboa eragin eta aktibatzen duen hitzaldi eta tailer esperientzialez osatutako programa da. Iker Fernandez eta Luis Oiarzabal ekintzaileek proposatutako proiektua da, eta Kutxako Gizarte Ekintzak eta Oarsoaldeak berak babestutakoa. Hitzaldi eta tailerren helburua, pertsonengan jarrera proaktiboa eragitea, eta beraien ekimenei ekin ahal izateko beharrezko baliabideak eskaintzea da. Hiru antolatzaileek argi dute Oarsoaldean ametsak bete daitezkeela eta horretarako antolatu dute egitasmoa. Iker Fernandezek azaldu zuenez, TPA mugimendua (Tu Puedes Hacerlo & Zuk Egin Dezakezu), «ezinegona duten, eta hobetu eta beraien bizitzan aldaketaren bat egin nahi duten pertsona guztiei zuzendua dago». Hala, zazpi hilabetean, «pixkanakako» eraldaketa prozesua eskaintzen du, bost hitzaldi eta zazpi tailerren bidez. Norbanako bakoitzak nahi dituen hitzaldi eta tailerrak aukeratu ahal izango ditu, «bere nahia eta egoerara egokitu ahal izateko». Beatriz Brosak, Oarsoaldearen izenean, jakinarazi zuen emozioz eta sentimenduz betetako proiektua dela: «Zerbait positiboa entzuteko beharra dugu, eta egitasmo hau berritzailea eta ezberdina da; garapen pertsonalean oinarritzen da». Oarsoaldeak halako zerbait behar duela uste du: « Eskualdeak potentzialtasun asko ditu, eskualdeko pertsonek potentzialtasun asko dituzte, eta egitasmoak erremintak emango dizkie [...]

Bihar izango da, 12:00etan abiatuko da Txaparretik; gaurko elkarretaratzerako deia ere egin dute Askatasun Jaia izango da bihar herrian, eta Herrirak parte hartzeko deia egin du. 12:00etan Txaparretik hasiko da jaia. Kalejiran, plazaraino joango dira p...

Amutalde kalean dagoen Kisoku karate klubak emakumeen defentsa pertsonaleko ikastaro doanekoak hasiko ditu bihar. Ekimen honekin “biolentzia matxistaren aurrean emakumearen defentsa” indartu nahi du Jose Angel Rial irundarrak gidatzen duen ...