
Globo batekin hasten da dena. Hori da gero buruhandi bezala ikusiko dugun eskulanaren abiapuntua. Gero puxika tapatzen joan behar da egunkari paperarekin, kapak eta kapak eginez, nahi den tamaina eman arte. Ondoren, piezak itsatsi, zuloak egin, margotu, dekoratu eta kitto. Abuztuan hasi ziren Kabian buruhandiak egiteko tailerra ematen. Hamarnaka haur dabiltza, eta gurasoen laguntzarekin, zazpi buruhandi dituzte martxan. Hasieran sei egitekoak ziren, baina Itziar Bandres arduradunak azaldu duenez, espero baino jende gehiago animatu eta bat gehiago egitea erabaki dute. Buruhandiak euskal mitologiako pertsonaietan oinarrituta daude: Amalur, Akerbeltz, Galtzagorri, Tartalo, Mari, Mari Domingi, Basajaun eta sorgina. Guztiak ongi osatutakoan, asmoa kalejira bat egitea da, herrian barrena. Hala ere, Bandresek adierazi du aurrerago zehaztuko dutela noiz izango den. Eta kalejiraren ondoren zer gertatuko da buruhandiekin? Bost buruhandi herriko auzo elkarteen artean banatuko dituzte. Pontikakoari bereziki eskerrak eman dizkiote, ekimenean laguntzeagatik. Geratzen diren beste bi buruhandiak, berriz, parte hartu duten haurren artean zozkatuko dituzte. Oriotik Errenteria-Oreretara Bandresek badu eskarmentua halako lanak egiten. Duela sei urte ere, Orion, Balearen Egunaren harira, itsasoan oinarritutako buruhandiak egin zituzten. Kabian ere halako zerbait egin nahian Bandresekin harremanetan jarri ziren, eta ekimenak interes handia piztu du hasieratik. Hala, lehenengo bilera egin zuten, eta taldetxo bat eratu. Orain astean [...]

Hilaren 26ko greba orokorra dela eta, gaur ELAk manifestazioa egin du erdialdeko kaleetan barrena Greba orokorra. Pobreziarik ez lelopean. Bidean murrizketen eta pobreziaren kontrako oihuak bota dituzte, eta batik bat banketxeak kritikatu dituzte. Era...

Eguerdian hasi dira Hondarribiko jaiak eta horrekin batera hilaren 7an urtero antolatzen diren ekitaldi irmoetatik lehena ospatu da. Haurren Danborradaren doinuek Kale Nagusian gora egin dutenean, Itziar Mendizabal Londresko Royal Balleteko dantzariak hiriaren urrezko intsignia jaso du, Aitor Kerexeta alkatearen eskutik. Udaletxeko areto nagusian burututako ekitaldi hunkigarrian, Mendizabal eskeroneko azaldu da hondarribitarrekin, eta Arma Plazako ikastolatik egunero mozorro batekin jantzita ateratzen zireneko garaiak gogoratu ditu: “Ballet dantzari esker Arma Plazako ikastolatik mozortuta ateratzen zen neska txiki hura ez da asko aldatu; orain ere egun batean printzesa, beste batean sorgina eta hurrengoan aztia bainaiz oholtza gainean”.

Pasaia Kayak eta Donostia Kayak taldeetako zortzi ordezkari Espainiako Itsas Kayakeko Txapelketan parte hartzera abiatu ziren atzo. Dagoeneko La Vila Joiosa herrian (Alacant, Herrialde Katalanak) daude, eta euren helburua dominaren bat lortzea izango d...

Xenpelar bertsolariaren omenezko eskultura bat jartzekoak dira, eta udalak jakinarazi duenez, aurkeztu diren proposamenak irekitzeko ekitaldi publiko bat egingo dute astelehenean, 08:30ean, udaletxeko lehenengo solairuan.

Victor Lopez Barrantes (1939, Bartzelona, Herrialde Katalanak) Nicolas Gerendiain Elkarte Errepublikarreko kidea da. Urtero bezala, Comete Sarearen omenezko ekitaldietan parte hartuko du beste hamaika ordezkariekin batera, sarean lanean aritu ziren guztiak gogora ekarri eta horiek omentzeko helburuarekin. Zertan zetzan Comete Sarea? Comete Sareak Bidasoaren alde batetik bestera igarotzen laguntzen zituen eroritako pilotuak. Frantziarrak zirenak Afrika iparraldera ailegatzen laguntzen zituzten, eta anglosaxoiak, berriz, Portugal aldera bidaltzen zituzten, berriz ere pilotatu zezaten. Comete Sarea 1940. urtean sortu zen, Andrée de Jongh Dédée belgiarraren eskutik, eroritako pilotuak alemaniarren eskutan erortzea ekiditeko asmoz. Angelun familia zeukanez, Ingalaterrako zerbitzu sekretuko Madrilgo kide batekin harremanetan jarri zen sarea eratzeko. Hala, Angelutik Urruñako Bidegain baserrira eramaten zituzten soldaduak eta bertan elikatzen zituzten. Ondoren, Biriatutik gorago dagoen San Migeleko ibitik Bidasoa ibaia zeharkatzen zuten. Sarobe baserrira iritsi eta Aiako Harriaren atzealdera joaten ziren, eta bukatzeko, Iruñeko, Donostiako edota Madrilgo kideak etortzen ziren, eta beren kargupean hartzen zituzten, Afrikaraino edota Portugaleraino eramateko. Ingalaterrako enbaxadorearen txoferraren semeak adibidez, lau garaje alokatu zituen Amuten –Hondarribia– eta bertan gobernu britaniarraren lau kotxe gordetzen zituzten, pilotuak Madrileraino eramateko. Zenbat lagunek parte hartu zuten sarean? Sarea 1.700 kide izatera iritsi zen, tartean Florentino Goikoetxea eta Kattalin Agirre mugalari eta errepublikar ezagunak. Sokoako kanposantuan lurperatu [...]

Portuaren eguneroko bizimoduan eta joan etorrietan, bada Trintxerpeko kaian ohikoa ez den belaontzi bat. Duela egun batzuk bertara iritsi zen ontzi koloretsua. Zoroen Itsasontzia da, eta datorren uda arte geldituko da bertan. Aurkezpen ekitaldi txiki bat egin zuten atzo Azart konpainiakoek kaian bertan. August Dirks barkuko kapitainak zoramena denen aberria dela aldarrikatu zuen, euskaraz egin zuen harrera hitzaldian. Ondoren, argi eta garbi utzi nahi izan zuen Zoroen Itsasontziko kapitaina izan arren, zoroak eurak ez direla: “Funtsean, gizartea zoratuta dagoela ikusten dugu: arrain hilak ikusten ditugu gainontzeko itsasontzietan, pozoina daramaten autoak… gure merkantzia bakarra zoramena da. Gizartearen ispilua besterik ez gara”. Itsasontzia orain dela hamahiru egun irten zen Marseillatik (Okzitania), eta Galizian geldialdia egin ondoren iritsi da Pasaiako badiara. Hala ere, bidaia askoz luzeagoa izan da: 23 urtekoa. Eta bi hamarkadatan egin dutena egingo dute Pasaian: antzerki saioak eskaini. Gaur, bihar eta etzi Zoramenaren Aldarria antzezlana taularatuko dute itsasontzian bertan. Inauterian oinarritutakoa, satira eta komikotasun puntuak ditu antzezlanak, konpainiako kide Bea Insak azaldu zuen moduan. Era berean, kaian bertan 220 lagunentzako tokia duten harmailak jarri dituzte. Antzezlana ikusteko prezioek ere badute “puntu zoro” bat: pertsona bakoitzak 13 zentimo ordaindu beharko ditu pisatzen dituen kilo bakoitzeko. Hori bai, 77 gorako kiloak ez [...]

Hilaren bukaeran bilduko da Pasaiako Udalbatza, eta bertako puntu bat zein izan daitekeen azaldu du Pasaiako PSE-EEk. Mozio bat aurkeztuko dute, langabeziari aurre egiteko neurri batzuk proposatuz. “Pasaian, beste toki askotan bezala, krisia bere...

2012-2013 ikasturteko jardueretan izena eman daiteke dagoeneko San Agustin eta El Parque erretiratuen elkartean. Aurten honako jarduerak eskainiko dituzte San Agustinen: gimnasia, aretoko dantza, brodatuak, wing-chun, tai chi, puntua eta kakorratz lana...

Josu Elberdin musikagile pasaitarrak Missa Johannes Paulus II brevis motako meza estreinatuko du bihar, 13:00etatik aurrera. Oñatiko Arantzazuko Amaren Santutegiaren Basilikan izango da, eta Oñatiko Ganbara Abesbatza izango da berekin, Aitor Biain zu...

Atzo ireki zituzten Hondarribiko jaietan Bentako eremuko txosnek, sei guztira. Hasieran zortzi elkarte aurkeztu ziren eta zozketa egin behar izan zuen udalak haien artean. Hautatuetako bat Olearso Kultur Elkartea izan zen, baina azken unean uko egin diote irekitzeari eta Psilocybe Elkarteak hartu du haien lekua. Beste bost taldeek bezala atzo ireki zuten musikariek txosna, tximista eta izar banarekin dekoratuata, iaz joan zitzaizkien Mikel Ugarte eta Pako Andrade kideen oroimenez.

11:15 Haurren danborrada Mendelu auzotik abiatuko da eta Amute, Kosta eta Santa Engrazia igaro ondoren, hiriguneko kaleetan amaituko du bere ibilaldia. 12:00 Hiriko jaien hasiera ofiziala, suziri eta kanpaihotsez. Bitartean, txistulariak hiriko kaleeta...