Elberdinek ‘Missa Johannes Paulus II’ estreinatuko du
Josu Elberdin musikagile pasaitarrak Missa Johannes Paulus II brevis motako meza estreinatuko du bihar, 13:00etatik aurrera. Oñatiko Arantzazuko Amaren Santutegiaren Basilikan izango da, eta Oñatiko Ganbara Abesbatza izango da berekin, Aitor Biain zu...
Josu Elberdin musikagile pasaitarrak Missa Johannes Paulus II brevis motako meza estreinatuko du bihar, 13:00etatik aurrera. Oñatiko Arantzazuko Amaren Santutegiaren Basilikan izango da, eta Oñatiko Ganbara Abesbatza izango da berekin, Aitor Biain zuzendari duela. Elberdin organoan ariko da.
Iazko ekainean idatzi zuen meza. Bost zati ditu: Aprite le porte a Cristo, Kyrie, Gloria, Sanctus-Benedictus eta Agnus Dei. Estreinatuko duen obrarekin batera, Mendelsohn, Busto, Jenkins eta Faure konpositoreen obrak interpretatuko dituzte, lehenengo zatian.
Estreinaldia Arantzazuko Amaren Egunaren bezperan da, bederatziurrenaren ekitaldiei bukaera ematen dion mezaren ondoren, eta sanpedrotarrarentzat “aukera paregabea” da bere obra berria estreinatzeko.

