Hiriaren urrezko intsignia jaso du Itziar Mendizabalek
Eguerdian hasi dira Hondarribiko jaiak eta horrekin batera hilaren 7an urtero antolatzen diren ekitaldi irmoetatik lehena ospatu da. Haurren Danborradaren doinuek Kale Nagusian gora egin dutenean, Itziar Mendizabal Londresko Royal Balleteko dantzariak hiriaren urrezko intsignia jaso du, Aitor Kerexeta alkatearen eskutik. Udaletxeko areto nagusian burututako ekitaldi hunkigarrian, Mendizabal eskeroneko azaldu da hondarribitarrekin, eta Arma Plazako ikastolatik egunero mozorro batekin jantzita ateratzen zireneko garaiak gogoratu ditu: “Ballet dantzari esker Arma Plazako ikastolatik mozortuta ateratzen zen neska txiki hura ez da asko aldatu; orain ere egun batean printzesa, beste batean sorgina eta hurrengoan aztia bainaiz oholtza gainean”.
Eguerdian hasi dira Hondarribiko jaiak eta horrekin batera hilaren 7an urtero antolatzen diren ekitaldi irmoetatik lehena ospatu da. Haurren Danborradaren doinuek Kale Nagusian gora egin dutenean, Itziar Mendizabal Londresko Royal Balleteko dantzariak hiriaren urrezko intsignia jaso du, Aitor Kerexeta alkatearen eskutik.
Udaletxeko areto nagusian burututako ekitaldi hunkigarrian, Mendizabal eskeroneko azaldu da hondarribitarrekin, eta Arma Plazako ikastolatik egunero mozorro batekin jantzita ateratzen zireneko garaiak gogoratu ditu: “Ballet dantzari esker Arma Plazako ikastolatik mozortuta ateratzen zen neska txiki hura ez da asko aldatu; orain ere egun batean printzesa, beste batean sorgina eta hurrengoan aztia bainaiz oholtza gainean”.


