Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Buruhandiak egitea ez da batere zaila

Globo batekin hasten da dena. Hori da gero buruhandi bezala ikusiko dugun eskulanaren abiapuntua. Gero puxika tapatzen joan behar da egunkari paperarekin, kapak eta kapak eginez, nahi den tamaina eman arte. Ondoren, piezak itsatsi, zuloak egin, margotu, dekoratu eta kitto. Abuztuan hasi ziren Kabian buruhandiak egiteko tailerra ematen. Hamarnaka haur dabiltza, eta gurasoen laguntzarekin, zazpi buruhandi dituzte martxan. Hasieran sei egitekoak ziren, baina Itziar Bandres arduradunak azaldu duenez, espero baino jende gehiago animatu eta bat gehiago egitea erabaki dute. Buruhandiak euskal mitologiako pertsonaietan oinarrituta daude: Amalur, Akerbeltz, Galtzagorri, Tartalo, Mari, Mari Domingi, Basajaun eta sorgina. Guztiak ongi osatutakoan, asmoa kalejira bat egitea da, herrian barrena. Hala ere, Bandresek adierazi du aurrerago zehaztuko dutela noiz izango den. Eta kalejiraren ondoren zer gertatuko da buruhandiekin? Bost buruhandi herriko auzo elkarteen artean banatuko dituzte. Pontikakoari bereziki eskerrak eman dizkiote, ekimenean laguntzeagatik. Geratzen diren beste bi buruhandiak, berriz, parte hartu duten haurren artean zozkatuko dituzte. Oriotik Errenteria-Oreretara Bandresek badu eskarmentua halako lanak egiten. Duela sei urte ere, Orion, Balearen Egunaren harira, itsasoan oinarritutako buruhandiak egin zituzten. Kabian ere halako zerbait egin nahian Bandresekin harremanetan jarri ziren, eta ekimenak interes handia piztu du hasieratik. Hala, lehenengo bilera egin zuten, eta taldetxo bat eratu. Orain astean [...]

admin
Bidasoa
2012/09/07

Buruhandiak egiteko tailerra egiten ari dira KabianGlobo batekin hasten da dena. Hori da gero buruhandi bezala ikusiko dugun eskulanaren abiapuntua. Gero puxika tapatzen joan behar da egunkari paperarekin, kapak eta kapak eginez, nahi den tamaina eman arte. Ondoren, piezak itsatsi, zuloak egin, margotu, dekoratu eta kitto.

Abuztuan hasi ziren Kabian buruhandiak egiteko tailerra ematen. Hamarnaka haur dabiltza, eta gurasoen laguntzarekin, zazpi buruhandi dituzte martxan. Hasieran sei egitekoak ziren, baina Itziar Bandres arduradunak azaldu duenez, espero baino jende gehiago animatu eta bat gehiago egitea erabaki dute.

Buruhandiak euskal mitologiako pertsonaietan oinarrituta daude: Amalur, Akerbeltz, Galtzagorri, Tartalo, Mari, Mari Domingi, Basajaun eta sorgina. Guztiak ongi osatutakoan, asmoa kalejira bat egitea da, herrian barrena. Hala ere, Bandresek adierazi du aurrerago zehaztuko dutela noiz izango den.

Eta kalejiraren ondoren zer gertatuko da buruhandiekin? Bost buruhandi herriko auzo elkarteen artean banatuko dituzte. Pontikakoari bereziki eskerrak eman dizkiote, ekimenean laguntzeagatik. Geratzen diren beste bi buruhandiak, berriz, parte hartu duten haurren artean zozkatuko dituzte.

Oriotik Errenteria-Oreretara
Bandresek badu eskarmentua halako lanak egiten. Duela sei urte ere, Orion, Balearen Egunaren harira, itsasoan oinarritutako buruhandiak egin zituzten. Kabian ere halako zerbait egin nahian Bandresekin harremanetan jarri ziren, eta ekimenak interes handia piztu du hasieratik. Hala, lehenengo bilera egin zuten, eta taldetxo bat eratu. Orain astean hiru egunetan elkartzen dira Kabian buruhandiak egiteko. Norbaitek interesa badu kabia[a bildua]errenteria.net helbidera idatzita lor dezake informazioa.

Atrezzista
Bandres Arte Ederrak ikasitakoa da. Zinean lan egin izan du atrezzista bezala, eta duela hamabi urte, Bainet ekoiztetxetik deitu zioten Karlos Argiñanoren telebista saiorako. Ziur batek baino gehiagok ikusi dituela berak egindako dekoratu bereziak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Helmuga kalea izan dadin

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako lan baldintzak hobetzeko «ardura politikoa» har dezala exijitu dio ELAk aldundiari

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik eskatu du «ez politizatzeko» etxerik ez dutenen egoera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat hil da Donostiako Zurriolako hondartzan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik inguruko herrien «babes falta» kritikatu du afari solidarioak banatzeko debekuaren harira

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du «jazarpen poliziala» jasan dutela gose direnei ogitartekoak emateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Palestinarekin Elkartasuna kalera irtengo da Donostiako Aste Nagusian, «sionismoaren eta inperialismoaren» aurka

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.