San Agustin eta El Parque elkarteko jardueretan izena emateko epea ireki dute
2012-2013 ikasturteko jardueretan izena eman daiteke dagoeneko San Agustin eta El Parque erretiratuen elkartean. Aurten honako jarduerak eskainiko dituzte San Agustinen: gimnasia, aretoko dantza, brodatuak, wing-chun, tai chi, puntua eta kakorratz lana...
2012-2013 ikasturteko jardueretan izena eman daiteke dagoeneko San Agustin eta El Parque erretiratuen elkartean. Aurten honako jarduerak eskainiko dituzte San Agustinen: gimnasia, aretoko dantza, brodatuak, wing-chun, tai chi, puntua eta kakorratz lanak, memoria tailerra, esku lanak eta euskal dantzak. Beste honakoak El Parquen eskulanak, joste lanak, ohiko saskigintza, euskara, gimnasia, dantza eta memoria tailerra.
Izena emateko astelehenetik ostegunera egin daiteke 16:00etatik 18:00etara San Agustinen, eta 16:30etik 19:00etara El Parquen.
El Parquetik, bestalde, ikasturte hasierako bilera hilaren 20ean izango dela jakinarazi dute, 17:30.

