Hondarribiko Jaiak. Gaurko ekitaldiak (hilak 7)
11:15 Haurren danborrada Mendelu auzotik abiatuko da eta Amute, Kosta eta Santa Engrazia igaro ondoren, hiriguneko kaleetan amaituko du bere ibilaldia. 12:00 Hiriko jaien hasiera ofiziala, suziri eta kanpaihotsez. Bitartean, txistulariak hiriko kaleeta...
11:15 Haurren danborrada Mendelu auzotik abiatuko da eta Amute, Kosta eta Santa Engrazia igaro ondoren, hiriguneko kaleetan amaituko du bere ibilaldia.
12:00 Hiriko jaien hasiera ofiziala, suziri eta kanpaihotsez. Bitartean, txistulariak hiriko kaleetan ibiliko dira 1638ko setio oroigarri hartako titibiliti doinua joaz.
12:15 Izugarria erraldoi eta buruhandien konpartsa, haurren danborradarekin batera, Arma plazatik abiatu eta kalez kale ibiliko dira.
12:30 Urrezko intsignia jartzea Itziar Mendizabal Escribano dantzariari.
18:30 Hondarribia Hiria Musika Banda kalez kale ibiliko da titi-biliti joaz.
20:00 Te deum eta salbea Jasokunde eta Sagarrondoko Ama Birjinaren eliza nagusian. Udal agintariak bertan direla, parrokiako abesbatzak Eslavaren salbea abestuko du. Bitartean, ohiko deskargak egingo dira. Elizkizuna amaitzean udal kideek aurreskua dantzatuko dute Arma Plazan hondarribiar guztien omenez. Ondoren, danborrada kalejira hirian barrena.
20:00 Guadalupeko elizan salbe herrikoia kantatuko da. Ondoren, ohiko deskargak egingo dira.

