
Iñaki Goikoetxeak hamargarren aldiz jantzi du txapela Munduko Pilota Batzarrak antolatzen duen Banakako Zesta Punta Txapelketa Nagusian. Ostiralean Lopezi gailendu zitzaion Hondarribiko Jostaldin jokatu zuten final emozionagarri batean (30-28). Ikusleen erantzuna bikaina izan zen eta udako azken saiorako Jostaldi pilotalekuko harmailak ia leporaino bete zituzten. Bi pilotariak zumaiarrak izanik, herritar asko hurbildu zen Jostaldira, bakoitzak bere aldeko pilotaria sustengatzera. Norgehiagoka uneoro oso parekatua joan zen. Goikoetxea hasi zen markagailuan aurretik eta hala jarraitu zuen lehen berdinketa arte (6-6). Ondoren Lopez indartsu ageri zen eta hiru tantoko aldearekin aurreratu zen (7-10). Lehiaren gogortasunaren adierazle bezala, hiru tantoko aldea izan zen partidan zehar batel ala besteak lorturiko handiena —Lopez behin izan zen hiru puntuz aurretik eta Goikoetxeak hiru bider eskuratu zuen alde hori (16-13, 17-14 eta 18-15)—. Finaleko azken zatia urduritasun handiz bizitu zuten zaleek. 26nako berdinketaren ostean Lopezek hartu zuen aurrea, baina Goikoetxeak azken tantoetan asmatu zuen; hiru egin zituen errenkan (29-27) eta, Lopezek 28koa lortu bazuen ere, garaipenak ez zion eskutik ihes egin. Partida amaieran txapeldunak onartu zuenez, lehia gogorra izan zen: “Oso parekatua izan da; nahaigo izan dut markagailuari ez begiratu eta nire jokoa egiten hasi”. Goikoetxea pozik agertu zen hamargarren txapela buruan zuelarik. “Ibilbide ona egiten ari naizelaren [...]

Hileko azkeneko asteburuan ospatuko diren San Fermin Txikiak prestatzeko asmoz, Antxoko Jai Batzordeak bilera egingo du etzi arratsaldean. Azokan bilduko dira, 20:00etatik aurrera. Bertan jaien luzapena zein izango den erabakiko dute (oraindik ez dute ...

Irungo Udalak iragan astean jakinarazi zuenez, Udal gobernu taldeak aparteko lan sariari uko egin dio. Neurri horren bitartez 24.600 euro baino gehiago aurreztea aurreikusi du Udalak, nahiz eta momentuz diru kopuru hori zertara bideratuko den ez dakite...

Amparo Sanchezek –Amparanoia– kontzertua emango du datorren hilaren 12an, asteazkenarekin Kabigorri Ateneoan. Emanaldia gaueko 22:00etan abiatuko da.

Ertzaintzak 31 urteko gizon bat eta 27 urteko emakume bat atxilotu ditu ustez kutxazain bat lapurtzen saiatu direlako. Herrizaingo Sailaren arabera, kutxazaina indarrez irekitzen ari zirela atzeman dituzte gaur goizean, 05:00ak aldera. Ertzainak iriste...

Bihar, ohiko osoko bilkura egingo dute udaletxeko areto nagusian, 08:45ean hasita. Gai nagusi bezala, udal gobernuaren proposamenez, 2012ko aurrekontuaren hirugarren kredituen aldaketa kreditu gehigarrien bitartez aztertuko dute. Besteak beste, Agusti...

Hondarribia abiapuntu eta helmuga duten Ekialdebuseko autobus lineetan aldaketak ezarri dituzte, Alardeko konpainien entseguak direla eta. Abuztuaren 31tik hilaren 11 arte, arratsaldeko zazpietatik aurrera, E20, E22 eta E27 lineen azken geltokia Ama Guadalupekoa ikastetxekoa izango da (Maitane tabernaren parean). Ordutegi horretan, linea horien irteera Sabino Arana kalearen hasieran egongo da. E25 lineari dagokionez, Irundik datorren autobusak honako ibilbidea egingo du 19:00etatik aurrera: Santa Engrazia, Biteri, Madalen Gain, Baserritar Etorbidea, Arroka eta Lurgorritik sartuko da. Eta Irunera itzultzeko: Lurgorri, Iterlimen, Arroka, Foru kalea, eta hemendik aurrera ohiko ibilbidetik egingo du. 19:00etatik aurrera zerbitzuaren aldizkotasuna 20 minutukoa izango da. Hilaren 12tik aurrera zerbitzuek ohiko ordutegia izango dute.

Urriaren 21eko hauteskundeei begira, Errenteriako Udalak jakinarazi duenez, dagoeneko ikus daiteke errolda Errenteriako Udaleko Erregistro Orokorrean. Irailaren 3tik 10era egiaztatu ahal izango dute interesa dutenek.

Sei izango dira aurten kontzertuen eremuan jarriko dituzten txosnak. Zortzi elkartek eman zuten izena, baina seirentzako tokia dagoenez, abuztuaren 24an udalak zozketa egin behar izan zuen. Hilaren 6tik 11ra irekiko dute, biak barne. Hauek dira Bentako...

1952an jaiotako oiartzuarrek irteera egingo dute urriaren 14an. Guardiara joango dira (Araba), upategi batera. Autobusa 08:00etan irtengo da liburutegi ondoko geltokitik. Guardian zehar ibilaldia egingo dute, eta ondoren Eguren Ugarte upategian dastake...

Hilabetero zita daukate odol emaileek, eta bihar eta etzi ekintza hori egiteko aukera izango dute Reina aretoan (bihar) eta Beraungo anbulatorioan (etzi). Bi orduz egongo dira bertan, 18:30etik 20:30era, bi egunetan. Batik bat odol emaileak ez direneng...

Yana Burina artista ukraniarraren margo erakuketa erakusgai jarri du Euskadiko Kutxaren erakusketa aretoak hilaren 9ra bitartean. Artistak paisaiak nabarmentzen dituen arren, abstrakzioa, bodegoiak, erlijio-gaiak, eta pintura errusiarra zein umeentzako pintura ere lantzen ditu. Era berean, margolariak hainbat estilo lantzen ditu, besteak beste, inpresionismoa, kubismoa, pop artea, espresionismoa… Artistak Irunen egiten duen bigarren erakusketa da. Erakuksetaren ordutegia: Astelehenetik larunbatera: 18:00etatik 21:00etara Igande eta jaiegunetan: 11:30etik 13:30era

Egunero ogitarteko bat kanpaina Irungo Zabaltza plazan izango da hilaren 19an eta 500 ogitarteko baino gehiago banatuko ditu Irungo umeen artean. Kanpainaren helburua askariaren garrantzia gogoratzekoa da eta beraz, ogitartekoarekin batera gurasoei edo...

2012-2013 ikasturtean Artaleku eta Azken Portu kiroldegietako jardueretan parte hartzeko epea bihar iritsiko da bukaerara. Hala, edozein jardueretan parte hartu nahi duten interesatuek HAZ bulegora, kiroldegietara edota www.irun.org/irunkirol weborr...

2012-2013 kurtso politikoari hasiera emateko, Pasaiako ezker abertzaleak batzarra egingo du datorren ostegunean eta ostiralean, Antxoko Basari elkartean. Bi gai jorratuko dituzte bertan. Alde batetik, hilaren 26an euskal gehiengo sindikalak deitutako g...

Hondarribiko Gazte Asanbladak Bikingo Marea antolatuko du hilaren 6ko arratsaldean. Aurten Butroi pasealekuko hondartzatik (Uxoa tabernaren parean) abiatuko dira, eta Bidasoa etorbideko arranpan egingo dute lehorreratzea (Roteta jatetxearen ondoan). Antolatzaileek euren blogean azaldu dutenez, “mareak aztertu eta segurtasuna kontuan hartu eta gero zehaztu dugu ibilbidea eta ordutegia”. Hilaren 6ko arratsaldeko bostekin batera jaurtiko dute suziria, baina gazteak bi ordu lehenagotik ariko dira prestaketa lanetan. Izan ere, muntaketa tailerra jarriko dute Butroi pasealekuko hondartzan. Bertan, besteak beste, lehorreratzean parte hartuko duten koadrilei materiala utziko diete, “piratak utzitako poltsak”. Parte hartzea libre den arren, Gazte Asanbladak interesdunei dei egin diete izena emateko; horrela, parte hartzaile guztiek jaso ahalko dute materiala. Posta elektronikoz egin behar da eta taldearentzako asmatutako izena, arduradun baten izena eta telefonoa eta taldekide kopuruaren berri eman behar da. Aurten bigarren urtea egingo duen arren, Bikingoen abordatzeak arrakasta itzela izan zuen eta aurten parte hartzaile kopurua handitzea espero du Gazte Asanbladak. Diotenez, helburua ondo pasatzea da: “Baltsak abordatu, urarekin busti… Animazioa ere egongo da. Hori bai inor mindu gabe mesedez!”. Ingurunea babesteko neurriak Nolanahi ere, ekitaldiaren deitzaileek zenbait neurri hartu dituzte, ingurunea babeste aldera. Hala, Bidasoa ibilbideko arranpan talde bat egongo da garbiketa lanak egiten; beraien ardura izango da bertara [...]

Hondarribiko Alardean parte hartzen duten hainbat konpainiek hitzordua dute gaur, entseatzeko. Hauek dira ordutegiak eta abiatzeko lekuak: 19:30ean Kosta konpainia. Amutetik. Mendelu. Txanpa elkartetik. Montaña. Montaña auzotik. 19:45ean Jaitzubia...

Santiagotarrak Arraun Elkarteko Ander Elosegi, David Perez eta Joan Crespo kirolariak Eslovakiako errepublikan izandako 2012ko Munduko Slalom Kopan parte hartu dute asteburuan. Hala, Ander Elosegik 4. postua lortu zuen C1 modalitateko finalerdietan et...

Real Union futbol taldeak 2012-2013ko ligaren bigarren jardunaldia jokatu du asteburu honetan, Barakaldo futbol taldearen aurka. Hala, bigarren zatiaren 9. minutuan Angulok pairatutako falta baten ondorioz lehen eta azken gola lortu zuen Unionek. Imanol Idiakez Real Unioneko entrenatzailea garaipenarekin kontent agertu zen partida ondoko prentsaurrekoan, baina hala ere Unionen jokoa hobetzeko beharra ere aitortu zuen. Puntuak lortu arren, jokoaren “jarraipen falta” onartu zuen entrenatzaileak eta Irungo taldea “eraikuntza lanetan” segitzen duela gogora ekarri zuen. Horiek horrela, partida honi esker hiru puntu lortu ditu Unionek, eta aurreko jardunaldian Lizarrako Izarra taldearen aurka lortutako berdinketa medio, sailkapen orokorreko hirugarren postuan aurkitzen da Irungo taldea.