Bikote bat atxilotu dute kutxazain bat osten saiatu direlakoan
Ertzaintzak 31 urteko gizon bat eta 27 urteko emakume bat atxilotu ditu ustez kutxazain bat lapurtzen saiatu direlako. Herrizaingo Sailaren arabera, kutxazaina indarrez irekitzen ari zirela atzeman dituzte gaur goizean, 05:00ak aldera. Ertzainak iriste...
Ertzaintzak 31 urteko gizon bat eta 27 urteko emakume bat atxilotu ditu ustez kutxazain bat lapurtzen saiatu direlako. Herrizaingo Sailaren arabera, kutxazaina indarrez irekitzen ari zirela atzeman dituzte gaur goizean, 05:00ak aldera. Ertzainak iristerakoan, emakumea ustez bulegotik ateratzen ari zela adierazi du, eta bitartean, gizona barruan zegoela kutxazaina manipulatzen. Gaineratu duenez, makinak pantaila estaltzen duen panela eta teklatua tolestuak zituen, eta billeteak ateratzen diren zirrikitua indarrez irekia.