Hauteskundeak eta greba orokorra aztertzeko batzarrak egingo ditu ezker abertzaleak Basarin
2012-2013 kurtso politikoari hasiera emateko, Pasaiako ezker abertzaleak batzarra egingo du datorren ostegunean eta ostiralean, Antxoko Basari elkartean. Bi gai jorratuko dituzte bertan. Alde batetik, hilaren 26an euskal gehiengo sindikalak deitutako g...
2012-2013 kurtso politikoari hasiera emateko, Pasaiako ezker abertzaleak batzarra egingo du datorren ostegunean eta ostiralean, Antxoko Basari elkartean. Bi gai jorratuko dituzte bertan. Alde batetik, hilaren 26an euskal gehiengo sindikalak deitutako greba orokorra aztertuko dute. Bestetik, Gasteizko Legebiltzarrerako urriaren 21ean egingo dituzten hauteskundeez ere hitz egingo dute. Egungo egoera zein zerrendaren berrespena jarriko dituzte mahai gainean.