Kirol ikasturtean parte hartzeko epea bihar amaituko da
2012-2013 ikasturtean Artaleku eta Azken Portu kiroldegietako jardueretan parte hartzeko epea bihar iritsiko da bukaerara. Hala, edozein jardueretan parte hartu nahi duten interesatuek HAZ bulegora, kiroldegietara edota www.irun.org/irunkirol weborr...
2012-2013 ikasturtean Artaleku eta Azken Portu kiroldegietako jardueretan parte hartzeko epea bihar iritsiko da bukaerara. Hala, edozein jardueretan parte hartu nahi duten interesatuek HAZ bulegora, kiroldegietara edota www.irun.org/irunkirol weborrira zuzendu beharko dira.
Horiek horrela, izena eman dutenen artean zozketa egingo da asteazkenean. Behin betiko izen-emate epea irailaren 10ean zabalduko dute.
Eskaintza
Artaleku kiroldegiaren kasuan, 2.000 leku eskainiko dira jardueretan parte hartzeko eta horien artean besteak beste, soinketa, pilates, yoga eta indoor zikloa izango dira. Horrez gain, haurrei zuzendutako funky, psikomotrizitate eta esgrima eskolak ere izango dira. Era berean, umeei, helduei eta desgaituei zuzendutako igeriketa eta aquaerogyma klaseak izango dira.
Azken Portu kiroldegiari dagokionez, 2.200 plaza eskuragai izango dira eta bertan eskainiko diren kirolen artean izango dira: funky eta psikomotrizitate eskolak, haur eta gazteei zuzendutako yoga ikastaroa eta gazteentzako cycling klaseak. Era berean, aerobic, yoga eta yogaren adarra den reikia praktikatzeko aukera ere izango da. Halaber, umeei zein helduei zuzendutako igeriketa eskolak eta urarekin lotura duten beste hainbat jarduera: aquasalud, aquaerobic, aquapilates… herritarren eskura izango dira.