1952an jaiotako oiartzuarrek irteera egingo dute urriaren 14an
1952an jaiotako oiartzuarrek irteera egingo dute urriaren 14an. Guardiara joango dira (Araba), upategi batera. Autobusa 08:00etan irtengo da liburutegi ondoko geltokitik. Guardian zehar ibilaldia egingo dute, eta ondoren Eguren Ugarte upategian dastake...
1952an jaiotako oiartzuarrek irteera egingo dute urriaren 14an. Guardiara joango dira (Araba), upategi batera. Autobusa 08:00etan irtengo da liburutegi ondoko geltokitik. Guardian zehar ibilaldia egingo dute, eta ondoren Eguren Ugarte upategian dastaketa eta bazkaria egingo dute.
Izena emateko epea hilaren 22ra arte izango da. Bidaiaren prezioa 60 eurokoa da, eta Kutxan sartu beharko dute diru hori interesa dutenek, 2101 0060 04 0124711144 kontu korronte zenbakian.
Informazio gehiago nahi duenak, ondoko telefono zenbakietara dei dezake: 647 75 27 92 (Begoña) eta 686 54 86 76 (Ana).