Hondarribiak eta San Juanek agur esan diote Kontxako Banderari. Talde bizkaitarrak aise nagusitu zitzaizkien gipuzkoarrei, eta Kaikuk eta Urdaibai borrokatuko dute banderaren alde igandean. Hondarribia izango da eurekin batera ohorezko tandan, eta baita Tiran ere. San Juan kontsolamendu tandan ariko da Chapela, Astillero eta Donostiarrarekin batera.
Lehen tandan atera zen Hondarribia Kaikurekin batera, eta hasieratik argi zegoen lehia bien artean egongo zela. Ziabogara iritsi aurretik, baina, nagusi ziren bizkaitarrak eta helmuga 19:18,98tan egin zuten. Hondarribia hogei segundora iritsi zen.
Bigarren tandan, berriz, Urdaibai izan zen aurretik estropada osoan, eta bermeotarrek egingo zuten denbora zen garrantzitsuena, batik bat hondarribiarrentzat, bigarren postua baitzeukaten jokoan. Ziabogan segundo bakarreko aldea ateratzen zieten berdeek, baina bigarren zatian Hondarribiarren denbora hobetu zuten, eta lehen postuaren aldeko borrokan sartu ziren. Azkenean, Kaikurengatik lau segundora geratu ziren. Gutxigatik baina Tiranek ere Hondarribiaren denbora hobetu zuen, sailkapeneko hirugarren geratuz.
Sanjuandarrak, bitartean, tandako bigarren tokiari eutsi zioten estropadaren lehen zatian, eta Tirani hiru segundo ateratzera iritsi ziren. Bigarren zatian, berriz, behera egin zuten, eta sailkapen nagusiko bosgarren postuarekin konformatu behar izan ziren, Kaikurengandik 27 segundora.
Galiziarrak nagusi emakumeetan
Emakumeen estropadan bi eskualdeetako ordezkari bakarrak, San Juanek, arerio gogorrak izan zituen, eta ezin izan zuen ezer egin horien kontra. Azken tokian geratu zen, Rias Baixas irabazlearengandik hogei segundora. Aurten, ordea, lehen aldia da Kontxako Banderan gizon eta emakumeetan San Juanek traineru bana duena.
Itsasoan Oarsoaldeko zein Bidasoko taldeak fin ibili ez baziren ere, lehorrean kontrakoa gertatu zen: Hondarribiko zein San Juaneko jarraitzaileak bikain portatu ziren. Bandera eta elastiko berdeek eta, batik bat arrosek, Donostia koloreztatu zuten, eta euren traineruak itsasotik ateratzean txalo zaparrada artean hartu zituzten arraunlariak.
Sailkapena gizonak
Kaiku. 19:18,98.
Urdaibai. 03,92ra.
Tiran. 17,40ra.
Hondarribia. 17,58ra.
San Juan. 27,06ra.
Chapela. 30,66ra.
Astillero. 31,22ra.
Donostiarra 1:14,86ra.
Sailkapena emakumeak
Rias Baixas. 10:35,64.
Getaria Tolosa. 9,48ra.
Zumaia. 14,32ra.
San Juan. 20,18ra.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.