Aparteko lan sariari uko egin dio Udal gobernuak
Irungo Udalak iragan astean jakinarazi zuenez, Udal gobernu taldeak aparteko lan sariari uko egin dio. Neurri horren bitartez 24.600 euro baino gehiago aurreztea aurreikusi du Udalak, nahiz eta momentuz diru kopuru hori zertara bideratuko den ez dakite...
Irungo Udalak iragan astean jakinarazi zuenez, Udal gobernu taldeak aparteko lan sariari uko egin dio. Neurri horren bitartez 24.600 euro baino gehiago aurreztea aurreikusi du Udalak, nahiz eta momentuz diru kopuru hori zertara bideratuko den ez dakiten. Hala ere, “arazo ekonomikoak dituzten familiei edota enplegua eta jarduera ekonomikoa sustatzera” zuzenduko dela aurreratu dute.
Hala, Jose Antonio Santano Irungo alkateak adierazi duenez, “gizartearekin elkartasunean hartutako erabakia da, igarotzen ari garen momentua zaila delako, Irungo Udal gobernu osoari eragiten dion erabakia hartu dugu”.