Hilaren 30eko Gazte Eguna antolatzera animatu dituzte gazteak
Hilaren 30ean (larunbata) Gazte Eguna egingo dute Errenteria-Oreretan. Hainbat ekitaldi prestatu dituzte egun horretarako, baina hori behar den bezala antolatzeko asteazkenero biltzen dira, 18:00etan, Patxikun. Horrenbestez, herriko gazte guztiak anima...
Hilaren 30ean (larunbata) Gazte Eguna egingo dute Errenteria-Oreretan. Hainbat ekitaldi prestatu dituzte egun horretarako, baina hori behar den bezala antolatzeko asteazkenero biltzen dira, 18:00etan, Patxikun. Horrenbestez, herriko gazte guztiak animatu dituzte bertaratzera.
Iaz bezala, aurten ere futbito txapelketa izango da, hilaren 23an (larunbata). Egun osoan zehar ibiliko dira Miguelinen talderik onena aukeratzeko lehian.
Hilaren 30eko egitaraua
- 10:30: Ezagutza jolasak
- 13:00: Ekitaldia
- 14:00: Bazkaria
- 17:00: Jolas poteo musikala
- 23:00: Kontzertua eta gazte musika.

