Ikasle Egun Txikian festa eta aldarrikapena uztartuko dituzte
Murrizketen kontra eta egutegi propioaren alde lanean jarraituko dutela iragarri dute Ikasle Abertzaleek 2012ko Oarsoaldeko Ikasle Eguna (Ikasle Egun Txikia) larunbatean egingo dute Oiartzunen. Egun guztiko festa antolatu dute Ikasle Abertzaleek, bai...
Murrizketen kontra eta egutegi propioaren alde lanean jarraituko dutela iragarri dute Ikasle Abertzaleek
2012ko Oarsoaldeko Ikasle Eguna (Ikasle Egun Txikia) larunbatean egingo dute Oiartzunen. Egun guztiko festa antolatu dute Ikasle Abertzaleek, baina ez dute festa bakarrik izatea nahi: «Urrunago iritsi nahi dugu».
Gogorarazi dutenez, krisiari ustez erantzuteko martxan jarritako murrizketek eurentzat oinarrizkoa den eskubideari eragingo diote, hezkuntzari, alegia. Baina eskubide murrizketei aurre egingo dietela nabarmendu dute: «Oarsoaldeko ikastetxeetan, jo eta ke egingo diegu aurre».
Orain arte, elkarretaratzeak, egutegi propioaren aldeko dinamikak… egin dituzte. Eta lanean jarraitzeko asmoa dute. Larunbatean, festaz apainduko dute egin duten eta egiteke duten lana: «Herriarekin konpartituko ditugu gure borroka eta kezkak».
Larunbateko festa
Egun guztiko egitaraua antolatu dute larunbaterako Ikasle Abertzaleek (behean). Bazkarirako txartelak, Oiartzunen eta Errenteria-Oreretan daude salgai. Oiartzunen, Makutxon eta Amazkarren, eta Errenteria-Oreretan, Landaren.
Bestalde, eskerrak eman dizkiete eskualdeko lau udalei, «haien laguntza berebizikoa izan baita egun hau martxan jartzeko».
Eta larunbaterako deia egin diete gainontzeko ikasleei: «Inposatu nahi diguten oraina iraultzera goaz, eta denon artean, elkarlanean, oraina eraikitzera!».
EGITARAUA
- 10:30. Aldarrikapen jolasak, plazan.
- 12:30. Kalejira zaratatsua.
- 13:00. Ekitaldia, Landetxen.
- 14:00. Berto-hop bazkaria, Landetxen, ZKH, Beñat Gaztelumendi eta Jon Martinekin.
- 18:00. Poteoa, elektrotxarangarekin.
- 22:00. Kontzertuak, Landetxen: Egurra Ta Kitto, Besteik-p eta Ingo al deu?

