Aldundiak bihar aurkeztuko ditu herrian hondakinen kudeaketarako estrategiak
Juan Carlos Alduntzinek Trintxerpen aurkeztuko du plana, 19:00etan, alkateordetzan Gaur egungo hiru zabortegi kutsakorrak ixtea, hondakin guztiak tratatzea eta sei konpostaje planta sortzea aurreikusi du Gipuzkoako Foru Aldundiak hondakinak kudeatzeko sortu berri duen planean. Horrez gain, Zubietan energia berriztagarria sortuko duen biometanizazio planta eraikiko dutela iragarri dute. Esan dutenez, azpiegitura sare oso hau eraikitzeko, orain arte aurreikusitako diruaren erdia erabiliko dute. Gipuzkoako Foru Aldundiak atzo goizean aurkeztu zuen hondakinen kudeaketarako estrategiak biltzen dituen dokumentua Batzar Nagusietan. Arratsaldean Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoari aurkeztuko zioten plana, eta gaurtik aurrera, berriz, herriz herriko aurkezpenei ekingo diete. Trintxerpen, bihar aurkeztuko dituzte hondakinak kudeatzeko estrategiak, 19:00etan, alkateordetzan. Aurkezpenean Juan Carlos Alduntzin Ingurumen diputatu eta Pasaiako alkate ohiak, eta Laia Valenzuela, Spora Serveis Ambientals-eko zuzendariak parte hartuko dute. Pasaian bezala, Donostian, Zarautzen, Arrasaten eta Tolosan aurkeztuko dituzte estrategiak. Prebentzioa Azpiegitura sareari ez ezik, prebentzio arloari ere garrantzi berezia eman nahi dio aldundiak. Hala, 2016rako hondakinen sorrera %4 murriztuko dutela esan dute. Gipuzkoako Foru Aldundiak dioenez, «sortzen ez dena delako hondakin onena». Bilketari dagokionez, 2016rako lurralde osoko hondakin guztien % 60 gaika biltzea aurreikusi dute. Autokonpostajea eta konpostaje komunitarioa sustatzeaz gain, elikagaien xahuketa eragoztea ere estrategikotzat jo dute. Aurkezpena Noiz. Bihar, 19:00etan. Non. Trintxerpeko alkateordetzan. Hizlariak. Jaun Carlos [...]
Juan Carlos Alduntzinek Trintxerpen aurkeztuko du plana, 19:00etan, alkateordetzan
Gaur egungo hiru zabortegi kutsakorrak ixtea, hondakin guztiak tratatzea eta sei konpostaje planta sortzea aurreikusi du Gipuzkoako Foru Aldundiak hondakinak kudeatzeko sortu berri duen planean. Horrez gain, Zubietan energia berriztagarria sortuko duen biometanizazio planta eraikiko dutela iragarri dute. Esan dutenez, azpiegitura sare oso hau eraikitzeko, orain arte aurreikusitako diruaren erdia erabiliko dute.
Gipuzkoako Foru Aldundiak atzo goizean aurkeztu zuen hondakinen kudeaketarako estrategiak biltzen dituen dokumentua Batzar Nagusietan. Arratsaldean Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoari aurkeztuko zioten plana, eta gaurtik aurrera, berriz, herriz herriko aurkezpenei ekingo diete. Trintxerpen, bihar aurkeztuko dituzte hondakinak kudeatzeko estrategiak, 19:00etan, alkateordetzan. Aurkezpenean Juan Carlos Alduntzin Ingurumen diputatu eta Pasaiako alkate ohiak, eta Laia Valenzuela, Spora Serveis Ambientals-eko zuzendariak parte hartuko dute. Pasaian bezala, Donostian, Zarautzen, Arrasaten eta Tolosan aurkeztuko dituzte estrategiak.
Prebentzioa
Azpiegitura sareari ez ezik, prebentzio arloari ere garrantzi berezia eman nahi dio aldundiak. Hala, 2016rako hondakinen sorrera %4 murriztuko dutela esan dute. Gipuzkoako Foru Aldundiak dioenez, «sortzen ez dena delako hondakin onena». Bilketari dagokionez, 2016rako lurralde osoko hondakin guztien % 60 gaika biltzea aurreikusi dute. Autokonpostajea eta konpostaje komunitarioa sustatzeaz gain, elikagaien xahuketa eragoztea ere estrategikotzat jo dute.
Aurkezpena
Noiz. Bihar, 19:00etan.
Non. Trintxerpeko alkateordetzan.
Hizlariak. Jaun Carlos Alduntzin eta Laia Valenzuela.


