Abiadura urratzeak %42 jaitsi dira radar finkoak jarri dituztenetik
Abiadura arau hausteak %42 jaitsi dira udalak apirilean Labrederren, Txipaun eta Amutalden radar finkoak jarri zituenetik. Apirilaren 25etik maiatzaren 31ra arte radar finkoekin kontrolak egin dituzte . Udalak emandako datuen arabera, bide horietatik i...
Abiadura arau hausteak %42 jaitsi dira udalak apirilean Labrederren, Txipaun eta Amutalden radar finkoak jarri zituenetik. Apirilaren 25etik maiatzaren 31ra arte radar finkoekin kontrolak egin dituzte . Udalak emandako datuen arabera, bide horietatik ibiltzen diren autoak, egunero, 11.000 dira: «Horrek esan nahi du herrian zehar egunero ibiltzen diren autoak 20.000 inguru direla. Radar finkoak jarri aurretik, kale horiek kontrolatu genituen radar mugikor batekin».
Orain, radar berrien seinalizazio egokia jarrita, %42 jaitsi dira arau hausteak radar mugikorreko hilabeteekin alderatuz, hortaz udalaren arabera, jendea mantsoago doa «eta segurtasun maila handitzea lortzen dugu».
2.444 arau hauste
Martxoan eta apirilean, radar mugikorrekin, 9.972 auto kontrolatu zituzten: 1.242 arau hauste izan ziren. Radar finkoekin 401.317 auto kontrolatu dituzte, eta baimendutako abiadura gainditu dutenak 2.444 izan dira.
Urratze kopururik handiena Amutalden gertatu dira, jarraian Txiplaun eta azkenik Labrederren. Punturik kentzen ez duten arau hausteak 2.095 izan dira, bi puntu kendu dituztenak 265, sei puntu kendu dituztenak hamasei eta hiru delitutzat eman dituzte: gehien jota orduko 60 kilometrora joan zitekeen guneetan 100dik gorako abiadura hartu dute.

