Borja Estombak irabazi du Kayak Kopako proba
Asteburuan Euskadiko Itsas Kayak Kopako bigarren proba jokatu dute Pasaiako badian Euria, haize zakarra eta itsaso mugitua izan ziren protagonista joan den asteburuan Pasaian jokatutako Euskadiko Itsas Kayak Kopako bigarren proban. Haize-olatuen ondorioz zenbait parte hartzailek estropada utzi egin behar izan zuten kanpoko ziabogara iritsi aurretik, eta erorikoak ere izan ziren. Sprinter modalitatean, K1 Senior Mailan, Borja Estomba (Oviedo Kayak) izan zen probaren irabazlea. Euskal taldeetako ordezkaritzari dagokionez, berriz, Lander Rodriguez, Aritz Araneta eta Julen Hurtado izan ziren podiumean. K2 sailkapenean, Hondarribia Arraun Elkarteko Aitor Arrietaren eta Manuel Melararen kayaka izan zen helmugara iristen lehenak. Emakumeetan, berriz, Ainara Benaventek irabazi zuen eta Nerea Fernandez izan zen bigarrena. Junior kategorian, Ion Carballo, Eneko Garcia eta Iker Azurmendi izan ziren podiumean, guztiak ere Donostia Kayak taldekoak. Beteranoek beren maila bikaina erakutsi zuten oraingoan ere, eta Fortuna Kirol Elkarteko hiru kidek, Antxon Gisasolak, Joxemari Villagarciak eta Javi Lizancosek, guztiak ere Espainiako txapeldun iaz beren adin-tarteetan, bete zituzten podiumenko hiru koskak. K2ko sailkapenean, Andres Lopez eta Ramon Vega (Fortuna) izan ziren garaile, Felix Sarasua eta Raul Barba taldekideen eta Zumaiako Itsas-Gain taldeko Karmelo Txapartegi eta Javier Solozabalen aurretik. Kayak tradizionalen modalitatean, aldiz, Pasaia Kayak taldeko Valer Carballo izan zen lehena Francisco Javier Olaskoagaren (RC [...]
Asteburuan Euskadiko Itsas Kayak Kopako bigarren proba jokatu dute Pasaiako badian
Euria, haize zakarra eta itsaso mugitua izan ziren protagonista joan den asteburuan Pasaian jokatutako Euskadiko Itsas Kayak Kopako bigarren proban. Haize-olatuen ondorioz zenbait parte hartzailek estropada utzi egin behar izan zuten kanpoko ziabogara iritsi aurretik, eta erorikoak ere izan ziren.
Sprinter modalitatean, K1 Senior Mailan, Borja Estomba (Oviedo Kayak) izan zen probaren irabazlea. Euskal taldeetako ordezkaritzari dagokionez, berriz, Lander Rodriguez, Aritz Araneta eta Julen Hurtado izan ziren podiumean.
K2 sailkapenean, Hondarribia Arraun Elkarteko Aitor Arrietaren eta Manuel Melararen kayaka izan zen helmugara iristen lehenak.
Emakumeetan, berriz, Ainara Benaventek irabazi zuen eta Nerea Fernandez izan zen bigarrena.
Junior kategorian, Ion Carballo, Eneko Garcia eta Iker Azurmendi izan ziren podiumean, guztiak ere Donostia Kayak taldekoak.
Beteranoek beren maila bikaina erakutsi zuten oraingoan ere, eta Fortuna Kirol Elkarteko hiru kidek, Antxon Gisasolak, Joxemari Villagarciak eta Javi Lizancosek, guztiak ere Espainiako txapeldun iaz beren adin-tarteetan, bete zituzten podiumenko hiru koskak.
K2ko sailkapenean, Andres Lopez eta Ramon Vega (Fortuna) izan ziren garaile, Felix Sarasua eta Raul Barba taldekideen eta Zumaiako Itsas-Gain taldeko Karmelo Txapartegi eta Javier Solozabalen aurretik.
Kayak tradizionalen modalitatean, aldiz, Pasaia Kayak taldeko Valer Carballo izan zen lehena Francisco Javier Olaskoagaren (RC Tenis) aurretik.
Taldekako sailkapenean Donostia Kayak taldeak irabazi zuen, Fortuna Kirol Elkartearen aurretik.

