
Aurtengo udan beteko dira 35 urte Askatasunaren Ibilaldiak Euskal Herri osoa zeharkatu zuela abian doan herri bat garela aldarrikatuz. Francisco Franco hil zenetik bi urte besterik ez ziren pasatu eta errepresioa eta zigorra eguneroko errealitatea ziren, eta 1977ko urte hura ere ez zen askoz goxoagoa izan. Egoera hartan ibilaldiaren sustatzaileek pentsatu zuten Europa osoan jakin behar zela hemen gertatzen ari zenaz; hots, giza eskubideen urraketaz, zapalketaz. Askatasun Ibilaldi horrek izan zuen aurrekaririk, Telesforo Monzonek Madrilgo Diario 16 egunkarian adierazi zuenez: “1931an, jada, Eli Gallastegik planteatu zuen Euskal Herriaren ibilaldi erraldoi bat Nazio Batuen Erakundearen egoitza zegoen Genevara, erakunde horrek euskal gatazkaren aurrean parte har zezan eskatuz. Genevara arteko herrietan ekintza kulturalak, folklorikoak, mitinak, eta bestelakoak prestatu zituen Gallastegik, baina orduko gertaera politikoek zapuztu zuten ekimen hura”. Geroxeago ere izan ziren beste zenbait, hala nola: Mahatma Gandhik Indian zuzendutako Gatzaren Ibilaldia; Martin Luther Kingek Ameriketako Estatu Batuetako hiriburu Washingtonen antolaturiko Washingtongo Ibilaldia… baina askoz ere gertuago, 1976an, Lluis Maria Xirinacs eta bere jarraitzaileek Katalunian antolatu zuten beren Askatasunaren Aldeko Ibilaldia, eta ideia horretan oinarritu ziren nolabait esateko, Euskal Herriko antolatzaileak. Eta honela zioen Euskadiko Askatasunaren Ibilaldiaren manifestuak: “Euskal Herri, jaiki hadi eta eman hadi bidean (…) Hau da gaur gure deia, [...]

Gaurtik aurrera, Foru kalean eta futbol zelaia eta Hondartza kiroldegiaren atzeko gunean TAO sistema abian jarriko dute astelehenetik igandera 10:00etatik 20:00etara. Foru Kaleari dagokionez, kale honetan erroldatuak daudenek txartela bat eskatu ahal d...

Irungo Udaleko bozeramaileen batzordeak aho batez erabaki du aurten nori eman Hiriko Urrezko Domina: Jaime Rodriguez Solis Arkeolaneko presidenteak eta Irungo Odol Emaileen Elkarteak jasoko dute Irungo oroigarria. Urriaren 20an emango diete. Bozeramaileen batzordearen erabakiaren ondoren, udalbatzarrera eramango dute proposamena. Taldeen adostasuna dela-eta ez da inongo arazorik egongo batzordearen erabakia berresteko. Bozeramaileen batzordearen arabera, “oso profil desberdinak” dituzte Arkeolaneko presidenteak eta erakundeak. “Jaime Rodriguez Solisena, pertsonala da; eta bestea, odol-emaileena, kolektiboa; baina uste dugu bi kasuetan azpimarratu nahi dugun balioa zera dela, lan etengabea eta isila, herritarren partetik aitortza merezi duena; eta horixe da gure Urrezko Domina”, esan dute bozeramaileen batzordeko kideek.

Julen Lazkano Solaz antxotar gazteak irabazi du aurtengo sanferminetako kartela. Jai Batzordetik esan dutenez, erabakia ez da erraza izan, baina azkenean Lazkanoren lana izan da babes gehien bildu duena. 150 euro eta Leunda taberna bi lagunentzako otordua irabazi ditu Lazkanok. Jaiak iragartzeko txarteletan ez ezik, jaietarako aldizkarian ere emango dute argitara bere lana. Uztailaren 4tik 8ra bitartean ospatuko dituzte aurten sanferminak antxotarrek.

Bi urteko lanen ondoren, gaur inauguratuko dituzte Kaputxinoetako igerilekuak. Udal ordezkariekin batera, Eusko Jaurlaritzako Patxi Mutiloa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ikerne Badiola eta Beraun, Kaputxinoak, Alaberga, Galtzaraborda eta Igantziko auzo elkarteetako ordezkariak izango dira gaur 13:00etan egingo duten inaugurazio ekitaldian. Herritarrek, ordea, ezingo dituzte astelehenera arte erabili, orduan zabalduko baititu ateak instalazio berriak. Diseinu berritzaileko eta mailaka egindako bost ontzi independentek osatzen dute igerilekuaren bainurako eremua. Kaputxinoetakoak diseinatzeko Hernaniko igerilekuen eredua hartu dutela azaldu du Xabier Agirre udal arkitektoak, “igerileku ludikoak deitzen zaie halako itxura dutenei”. Igerilekua, zenbakitan Igerileku bakoitzak bere erabilera izango du, eta igerilekuen banaketak, adinen arteko bereizketa egiteko ere balioko duela adierazi du Agirrek. Hala nola, lehenengoa, bigarrena eta laugarrena, igeri egin eta bainurako baliatu ahalko dituzte erabiltzaileek. Hirugarrena, berriz, igerileku gunean dauden bi toboganetatik behera datozenak hartzeko balioko du soilik. “Horretan ezingo du inork igeri egin edo bainua hartu”, nabarmendu du Serviocio enpresako kudeatzaile Luis Peñak. Bosgarrena eta azkena, berriz, txikienei begirakoa da, bertan plisti-plasta aritzeko gunea izango dute. Kaputxinoetako igerilekuek 8.700 metro koadroko azalera dute orotara, ur eremuak, berriz, 700 metro koadroko azalera du. Erabiltzaile kopuruari dagokionean, 657 lagun har ditzake gehienez instalazio berriak, eta ur eremuan 220 lagun bainatu daitezke batera bertako bost igerilekuetan. Uretan [...]

Datorren larunbatean, hilak 23, izango da; izena eman daiteke astelehenetik ostiralera bitartean Maiatzaren 19an ezin izan zuten egin, eta datorren larunbatean eguraldi hobea egingo duelakoan, berriro antolatu dute Ingurumen Departamentuak eta Behemend...

Santano alkatea «gertaeren protagonista bakarra» bihurtzen ahalegindu dela salatu du alderdiak Udal legegintzaldiaren lehen urtearen balorazioa egiterakoan argiak eta itzalak ikusi ditu EAJren udal taldeak. Argien artean hainbat gairen gainean lortu diren akordioak aipatu dituzte. Alde ilunean, berriz, Jose Antonio Santano alkateari egotzi diote «gertaeren protagonista bakarra» izaten ahalegindu dela, eta ekonomia alorrean behar bezain beste urrats ez dituela egin. Xabier Iridoy buru duen udal taldearen arabera, autobus linea berriak aho batez onartzea, San Juango aparkalekuak zabaltzea —«nahiz eta oraindik kudeatzeko asko dagoen»—, San Juan-Etxeandia eremua berriro urbanizatzeko lehen fasea —hotela, zerbitzuen eraikina eta auditorioa ez dituzte oraindik eraiki— edo Euskararen Aholku Batzordea onartzea dira urtebeteko agintaldiaren alderik onenak. Horrez gain, Palmera-Monteroko gizarte zentroa onartzea, Oñaurreko plan orokorra aldatzea, edo Doman enpresa Arasora eramatea ontzat eman dituzte. Txanponaren beste aldean, ordea, hiriak duen langabeen tasa %16,39koa dela aipatu du EAJk, eta horrekin lotuta, TAOko langileen gatazkan «gardentasun eza» salatu du. Hartara, udalaren finantza egoeraren gaineko kezka agertu dute jeltzaleek, eta «ikuspegi aldaketa» proposatu arren, aurrekontuak landu ziren udalbatzarrean 400.000 euroko murrizketa eta zuzenketak udal gobernuak ez zituela onartu nabarmendu du: «Baliabideak askatzeko funtzionamendu gastuak murriztea beharrezkoa zela ikusi genuen, hartara inbertsiotarako gaitasun handiagoa edukitzeko. Krisiari inbertsioen bitartez aurre egin behar [...]

Asteko elkarrizketa atalean, Larraitz Ugarte aldundiko bozeramaile eta Mugikortasun diputatua izango da irratian gaur, 13:15etik aurrera. Egoera politikoa aztertuko du (Sortu, EH Bildu…) baita bidesarien gaia ere, besteak beste. Elkarrizketa, FM ...

Sainzigarrenea baserriko Gurutxet familiari babesa emateko sinadurak biltzeko banatu zituzten paperak ondorengo tabernatan jasoko dituzte etzi: Larra, Etxeberria, Wanba, Ttopara, Hontza, Muara, Lekuona eta Itxaropena. Auzibide baten ondorioz, gaur egun Sainzigarrenea baserrian bizi diren maizterrak baserritik botatzeko arriskuan daude, eta «egoera horren larritasuna eta justizia eza ikusirik, guztion babesa oso garrantzitsua da», azaldu dute Sainzigarrenea Bizirik plataformako kideek. Gurutxet familiak 105 urte darama baserrian bizitzen, eta errenta bere osotasunean ordaintzen dute. Gainera, Maikiñenea, Beko Borda eta Miserebe baserriak Sainzigarrenearen jabe berberarenak dira, eta horiek abandonatzeko bidean daude.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxak antolatuta, Talaia bidetik irteera egingo dute etzi. Hondarribian hasten da Talaia bidea; itsasoaren ondotik doa lehen zatia, eta Donibanera hurbildu ahala, mendian gora egiten du. Zortzi kilometro eta erdiko txango...

Pasaia Zero Zabor Taldeak jakinarazi duenez, igandean Grosera mosaiko erraldoia egitera joateko asmoa dutenek bi gune dituzte kartulinak jasotzeko. Antxotarrak, Kamio tabernatik pasatu daitezke, eta sanjuandarrek, aldiz, hango Itziar tabernatik.

Ekhine Egiguren Azkune eta Aitor Albistur Pulido izan dira aurtengo euskarazko irabazleak, eta Elena Roman Torres eta Luis Garcia Perez, gaztelerazkoak. Ekhine Egiguren Hirigrafiak eta Paisaiagramak lanarengatik saritu dute, eta Aitor Albistur, berriz,...

UDA udako kirol kanpainan hiriko hamalau kiro elkartek parte hartuko dute. Kanpainaren helburua da 3-16 adin tarteko haur eta gazteek udan euren gustukoen duten kirol jarduera egin ahal izatea. Uztailean eta abuztuan egingo dituzte harduera horiek guztiak, eta horien berri zehatza izateko Irungo Udalaren webgunera jo behar dute interesdunek. Aurten, berritasun bezala, Ayamendi taldeak gimnastika erritmikoko ikastaroak emango ditu. Jarraian dagoen zerrendan daude UDA 2012n parte hartuko duten kirol elkarteak: Santiagotarrak KE. Arraunketa eta piraguismo ikastaroak antolatuko ditu Erroibide SE. Saskibaloiko hastapen ikastaroa antolatuko du Azken Portu kiroldegian. Bidasoa Atletiko Taldea. Atletismo saioak egingo dituzte, Plaiaundin. Ramuntxo Trinkete. Paleta goma ikastaroa emango dute, Artalekun. Bidasoa KE. Eskubaloiaren campusa egingo dute, Artalekun eta Urantzun. Real Union, Mariño eta Behobia futbol taldeak. Futbol ikastaroak egingo dituzte Galen, Ugalden eta Artian, hurrenez hurren. Leka Enea Mahai Tenis Elkartea. Hirubide ikastetxeko gimnasioan mahai tenis jarduerak prestatuko ditu. Txingudi Tenis Kluba. Tenis, padel eta igeriketa ikastaroak emango ditu bere instalazioetan. Ayamendi Kluba. Gimnastika erritmikoko eskolak emango dituzte, Artalekun. Central Surf Eskola. Hendaiako hondartzan surf ikastaroak emango dituzte. Jaizubia Hipika Taldea. Zaldiketa ikastaroak emango ditu bere instalazioetan. Irun Rugby Taldea. Plaiaundin egingo dituzte jarduerak.

Joan den asteburuan jokatu zuten Imanol Artola Oroitaldiaren XXII. ekitaldia, Lezoko Bekoerrota kiroldegiko kantxan. Guztira, 23 taldek hartu zuten parte (32 zen gehienezko kopurua). Antolatzaileek jakinarazi dutenez, hori izan zen txapelketaren alde ilun bakarra; plaza guztiak ez betetzearena, alegia. Larunbateko goizeko hamarretan ekin zioten 24 orduko futbito txapelketari, bezperan Tiñelu elkartean partiden ordutegiak finkatu ondoren. Lehenengo errondatik bigarrenera pasatzeko zozketak egin zituzten, talde gutxiegi zeudelako. Igande eguerdian jokatu zuten finalean, Toloxanju taldea gailendu zitzaion iazko txapeldun Sotxori. Hirugarren postuan bi talde gelditu ziren, ez baitute kontsolamenduko finalik jokatzen: CDT eta Sorgin. Talde bakoitzak trofeo bana eraman zuen, baita bestelako sariak ere. Txapeldunek Etxeberri jatetxean afaria lortu dute, beste finalistek Sagar Zulon izango dute otordua, eta hirugarren izan zirenek arkume bana jasoko dute. Toloxanju taldeko Unai Labakak, gainera, beste afari bat irabazi zuen, Lezoko Carmen jatetxean. Izan ere, bera izan zen txapelketako golegilerik onena, 11 gol sartuta. Oroitaldiaren antolatzaileek aurtengo kiroltasuna nabarmendu dute: “Aurten ere kiroltasun handiz jokatu dute taldeek. Pikeren bat egon da, baina partiden bukaeran eskua eman diote elkarri. Egia esan, bizpahiru urte daramatzagu parte hartzaileak nahigo txintxo dabiltzala”. Horrez gain, ikusleen jarrera txalotu nahi izan dute. Izan ere, jende asko hurbildu zen Bekoerrotara txapelketak iraun zuen orduetan, batez [...]

Bidasoa Bizirik garapen agentziak antolatuta mugaz gaindiko itsasoko sektorearen profesionalen topaketa egin zuten astearte goizean Hendaian. Bidasoan eta Donibane Lohizune-Ziburu arteko eremuan sektore nautikoko 120 enpresa daudela jakinarazi zuten topaketan, eta modu zuzenean edo zeharka 4.500 pertsonei lan ematen dietela. Hala, elkarlanaz eta etorkizuneko erronketaz ere hitz egin zuten topaketan.

Hondartzako denboraldia gaur ireki dute ofizialki. Irailaren 15a arte zabalduko dute eta aldagelak, Gurutze Gorriaren bigilantzia, eta udan zehar antolatzen dituzten ekitaldi desberdinak martxan jarri dituzte. Iaz Hondarribiko Udalak bandera urdina eta berdea jaso zituen, hondartzaren kalitate eta ingurumenari buruzko kudeaketa onen erakusgarri. Hondartzaren azalera 80.000 metro karratukoa da, eta beste 700 metro karratu dauzka, aldagela eta komunetarako. “Lan eta esfortzu handia egiten da hondartza behar moduan egoteko, bai Udalaren aldetik, baita Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik, hau baita garbitzeaz arduratzen dena, horretarako 260.000 euro baliatzen dituelarik. Hondarribitarrentzat eta gure artera etortzen direnentzat azpiegitura garrantzitsu bat da eta bihartik aurrera erabiltzeko moduan egongo dira”, esan du Juan Mari Altunak, Zerbitzuetako zinegotziak. “Aurten hondartzaren inguruan dagoen aldaketa nagusia aparkalekuen kudeaketa da. Eusko Jaurlaritzako Portuen Zuzendaritzak ez du genuen hitzarmena luzatu eta ondorioz, Europa Ibilbidea, Minatera kalea eta Ramon Iribarren pasealekuko aparkalekuak Eusko Jaurlaritzak kudeatzen ditu. Udalak ez du zerikusirik izango hauen kudeaketan edota arazoetan, ezta trafiko aldetik sortzen direnetan ere”, bukatu du. Zerbitzuak Komunak 9:00tatik 20:00etara irekiko dituzte, aldagelak 10:00etatik 20:00etara eta Gurutze Gorriak 11:00tatik 19:00etara lan egingo du hil honetan eta irailean, eta 10:30etik 20:00etara uztailean eta abuztuan.

Udalaren asmoa da datozen urteetarako hiriko ikastetxeek beharko dituzten plazak zehaztea Irungo Udaleko Hezkuntza arloak jakinarazi du 2008an jaiotako haurren gurasoei gutuna bidaliko diela. Irundik kanpo dauden ikastetxeetan ikasten duten haurrei zuz...

San Marko parkea aisiarako gune aproposa dela gogorarazi du Bilduk. Hondarribian Millonetis bezala ezagutzen den parkea, biologoek eta baita ornitologoek ere lorategi botanikotzat daukate, Bilduren arabera: «Udala gobernatzen dutenek ez dute jakin administratzen eta babesten biodibertsitateari dagokion altxorra». Parke honetara maizen joaten diren auzotarren kezkak jaso ditu Bilduk, eta idatzi baten bitartez gobernuko taldeari jakinarazi dizkio hainbat iradokizun. Udaletik jaso duen erantzuna honakoa izan da: finantzazio faltagatik ezin izan dutela egin bertako egitasmoa. «Egitasmoa idatzi zuten arkitekto eta paisaia adituek egindako proposamenen artean, nabarmentzekoa da 30 zuhaitz kentzeko asmoa eta kiosko-taberna bat jartzearena», esan du Bilduk. Hala, Ibai Labaien buru duen koalizioaren esanetan, bi proposamen horiek bakarrik aurrera eramateak parkearen ekosistema eta, beraz, bere berezkotasuna hautsiko luke. Bildu adituen iritziarekin bat dator, alegia, ez dela beharrezkoa eta ezta egokia ere tamaina horretako obra egitea. «Parkeak behar duena da duen balioaren pareko jartzea». Proiektua baztertu dute Udal gobernuak, Bilduk San Marko parkeari buruz banatu zuen informazio oharrei erantzunez, «polemika sortu nahi duen kanpaina» besterik ez dela azaldu du. Proiektua EAJk jasoa zuen 2007ko hauteskundeetarako eta 2009an proiektua idatzi zuten, gobernu taldeko kideen arabera. «Herriaren parte hartzeari esker» proposamena aldatu egin zutela ere jakinarazi dute. Orain dela bi urte proiektua baztertu egin [...]

Musika Eskolan 2012-2013 ikasturterako izena emateko epea gaur arte zabalik dago, 09:30etik 11:00etara eta 17:30etik 19:30era, Kale Nagusiko 10. zenbakiko egoitzan. Plazek muga dute, eta lau urtetik aurrerako haurrek eman dezakete izena. Ikasturte buka...