Hondartzako denboraldia gaur hasi dute
Hondartzako denboraldia gaur ireki dute ofizialki. Irailaren 15a arte zabalduko dute eta aldagelak, Gurutze Gorriaren bigilantzia, eta udan zehar antolatzen dituzten ekitaldi desberdinak martxan jarri dituzte. Iaz Hondarribiko Udalak bandera urdina eta berdea jaso zituen, hondartzaren kalitate eta ingurumenari buruzko kudeaketa onen erakusgarri. Hondartzaren azalera 80.000 metro karratukoa da, eta beste 700 metro karratu dauzka, aldagela eta komunetarako. “Lan eta esfortzu handia egiten da hondartza behar moduan egoteko, bai Udalaren aldetik, baita Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik, hau baita garbitzeaz arduratzen dena, horretarako 260.000 euro baliatzen dituelarik. Hondarribitarrentzat eta gure artera etortzen direnentzat azpiegitura garrantzitsu bat da eta bihartik aurrera erabiltzeko moduan egongo dira”, esan du Juan Mari Altunak, Zerbitzuetako zinegotziak. “Aurten hondartzaren inguruan dagoen aldaketa nagusia aparkalekuen kudeaketa da. Eusko Jaurlaritzako Portuen Zuzendaritzak ez du genuen hitzarmena luzatu eta ondorioz, Europa Ibilbidea, Minatera kalea eta Ramon Iribarren pasealekuko aparkalekuak Eusko Jaurlaritzak kudeatzen ditu. Udalak ez du zerikusirik izango hauen kudeaketan edota arazoetan, ezta trafiko aldetik sortzen direnetan ere”, bukatu du. Zerbitzuak Komunak 9:00tatik 20:00etara irekiko dituzte, aldagelak 10:00etatik 20:00etara eta Gurutze Gorriak 11:00tatik 19:00etara lan egingo du hil honetan eta irailean, eta 10:30etik 20:00etara uztailean eta abuztuan.
Hondartzako denboraldia gaur ireki dute ofizialki. Irailaren 15a arte zabalduko dute eta aldagelak, Gurutze Gorriaren bigilantzia, eta udan zehar antolatzen dituzten ekitaldi desberdinak martxan jarri dituzte. Iaz Hondarribiko Udalak bandera urdina eta berdea jaso zituen, hondartzaren kalitate eta ingurumenari buruzko kudeaketa onen erakusgarri.
Hondartzaren azalera 80.000 metro karratukoa da, eta beste 700 metro karratu dauzka, aldagela eta komunetarako. “Lan eta esfortzu handia egiten da hondartza behar moduan egoteko, bai Udalaren aldetik, baita Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik, hau baita garbitzeaz arduratzen dena, horretarako 260.000 euro baliatzen dituelarik. Hondarribitarrentzat eta gure artera etortzen direnentzat azpiegitura garrantzitsu bat da eta bihartik aurrera erabiltzeko moduan egongo dira”, esan du Juan Mari Altunak, Zerbitzuetako zinegotziak.
“Aurten hondartzaren inguruan dagoen aldaketa nagusia aparkalekuen kudeaketa da. Eusko Jaurlaritzako Portuen Zuzendaritzak ez du genuen hitzarmena luzatu eta ondorioz, Europa Ibilbidea, Minatera kalea eta Ramon Iribarren pasealekuko aparkalekuak Eusko Jaurlaritzak kudeatzen ditu. Udalak ez du zerikusirik izango hauen kudeaketan edota arazoetan, ezta trafiko aldetik sortzen direnetan ere”, bukatu du.
Zerbitzuak
Komunak 9:00tatik 20:00etara irekiko dituzte, aldagelak 10:00etatik 20:00etara eta Gurutze Gorriak 11:00tatik 19:00etara lan egingo du hil honetan eta irailean, eta 10:30etik 20:00etara uztailean eta abuztuan.


