Hirian ikasten ez duten irundarren datuak bilduko ditu udalak
Udalaren asmoa da datozen urteetarako hiriko ikastetxeek beharko dituzten plazak zehaztea Irungo Udaleko Hezkuntza arloak jakinarazi du 2008an jaiotako haurren gurasoei gutuna bidaliko diela. Irundik kanpo dauden ikastetxeetan ikasten duten haurrei zuz...
Udalaren asmoa da datozen urteetarako hiriko ikastetxeek beharko dituzten plazak zehaztea
Irungo Udaleko Hezkuntza arloak jakinarazi du 2008an jaiotako haurren gurasoei gutuna bidaliko diela. Irundik kanpo dauden ikastetxeetan ikasten duten haurrei zuzenduta dago agiria, eta horiek non ikasten duten jakitea da asmoa, «datozen urteetarako hiriko ikastetxeetan beharko ditugun plazak zenbat izan behar diren aurreikusteko», zehaztu du Fernando San Martin Hezkuntza ordezkariak.
Gutunean hainbat galdera egingo dizkiete gurasoei. Eta haurrak hezkuntza non jasotzen duen adierazteaz gain, inongo ikastetxetan izena emanda ez dauden haurren azterketa egin nahi dute, udaleko Hezkuntza Saila horiekin harremanetan jartzeko, eta eskolatze tramiteak hasteko.
Fernando San Martinek gutuna jasoko duten irundarrei laguntza eskatu die, «horrela, gure etorkizuneko hezkuntza plangintza osoagoa izatea lortuko dugulako».
Non utzi
Behin galdetegia beteta, hainbat bide jarri ditu udalak horiek emateko. Batetik, HAZ bulegoan utz daitezke agiriak (Juan de la Cruz, 2). Faxez ere bidal daitezke, honako zenbakira: 943 50 56 60. Gainera, posta elektronikoa ere balia daiteke erantzunak emateko: hezkuntza@irun.org.

