Argiak eta itzalak ikusi ditu EAJk udal legegintzaldiaren lehenengo urtean
Santano alkatea «gertaeren protagonista bakarra» bihurtzen ahalegindu dela salatu du alderdiak Udal legegintzaldiaren lehen urtearen balorazioa egiterakoan argiak eta itzalak ikusi ditu EAJren udal taldeak. Argien artean hainbat gairen gainean lortu diren akordioak aipatu dituzte. Alde ilunean, berriz, Jose Antonio Santano alkateari egotzi diote «gertaeren protagonista bakarra» izaten ahalegindu dela, eta ekonomia alorrean behar bezain beste urrats ez dituela egin. Xabier Iridoy buru duen udal taldearen arabera, autobus linea berriak aho batez onartzea, San Juango aparkalekuak zabaltzea —«nahiz eta oraindik kudeatzeko asko dagoen»—, San Juan-Etxeandia eremua berriro urbanizatzeko lehen fasea —hotela, zerbitzuen eraikina eta auditorioa ez dituzte oraindik eraiki— edo Euskararen Aholku Batzordea onartzea dira urtebeteko agintaldiaren alderik onenak. Horrez gain, Palmera-Monteroko gizarte zentroa onartzea, Oñaurreko plan orokorra aldatzea, edo Doman enpresa Arasora eramatea ontzat eman dituzte. Txanponaren beste aldean, ordea, hiriak duen langabeen tasa %16,39koa dela aipatu du EAJk, eta horrekin lotuta, TAOko langileen gatazkan «gardentasun eza» salatu du. Hartara, udalaren finantza egoeraren gaineko kezka agertu dute jeltzaleek, eta «ikuspegi aldaketa» proposatu arren, aurrekontuak landu ziren udalbatzarrean 400.000 euroko murrizketa eta zuzenketak udal gobernuak ez zituela onartu nabarmendu du: «Baliabideak askatzeko funtzionamendu gastuak murriztea beharrezkoa zela ikusi genuen, hartara inbertsiotarako gaitasun handiagoa edukitzeko. Krisiari inbertsioen bitartez aurre egin behar [...]
Santano alkatea «gertaeren protagonista bakarra» bihurtzen ahalegindu dela salatu du alderdiak
Udal legegintzaldiaren lehen urtearen balorazioa egiterakoan argiak eta itzalak ikusi ditu EAJren udal taldeak. Argien artean hainbat gairen gainean lortu diren akordioak aipatu dituzte. Alde ilunean, berriz, Jose Antonio Santano alkateari egotzi diote «gertaeren protagonista bakarra» izaten ahalegindu dela, eta ekonomia alorrean behar bezain beste urrats ez dituela egin.
Xabier Iridoy buru duen udal taldearen arabera, autobus linea berriak aho batez onartzea, San Juango aparkalekuak zabaltzea —«nahiz eta oraindik kudeatzeko asko dagoen»—, San Juan-Etxeandia eremua berriro urbanizatzeko lehen fasea —hotela, zerbitzuen eraikina eta auditorioa ez dituzte oraindik eraiki— edo Euskararen Aholku Batzordea onartzea dira urtebeteko agintaldiaren alderik onenak. Horrez gain, Palmera-Monteroko gizarte zentroa onartzea, Oñaurreko plan orokorra aldatzea, edo Doman enpresa Arasora eramatea ontzat eman dituzte.
Txanponaren beste aldean, ordea, hiriak duen langabeen tasa %16,39koa dela aipatu du EAJk, eta horrekin lotuta, TAOko langileen gatazkan «gardentasun eza» salatu du. Hartara, udalaren finantza egoeraren gaineko kezka agertu dute jeltzaleek, eta «ikuspegi aldaketa» proposatu arren, aurrekontuak landu ziren udalbatzarrean 400.000 euroko murrizketa eta zuzenketak udal gobernuak ez zituela onartu nabarmendu du: «Baliabideak askatzeko funtzionamendu gastuak murriztea beharrezkoa zela ikusi genuen, hartara inbertsiotarako gaitasun handiagoa edukitzeko. Krisiari inbertsioen bitartez aurre egin behar dio udalak».
Santanoren jarrerarekin ere kexu da Irungo EAJren udal taldea. Alkatearen «formak» kritikatu ditu alderdiak oposizikoko beste alderdiekin batera egindako agerraldietan. «Hausnarketa egiteko» eskatu diote.

