Musika eskolan izena emateko aukera gaur arte
Musika Eskolan 2012-2013 ikasturterako izena emateko epea gaur arte zabalik dago, 09:30etik 11:00etara eta 17:30etik 19:30era, Kale Nagusiko 10. zenbakiko egoitzan. Plazek muga dute, eta lau urtetik aurrerako haurrek eman dezakete izena. Ikasturte buka...
Musika Eskolan 2012-2013 ikasturterako izena emateko epea gaur arte zabalik dago, 09:30etik 11:00etara eta 17:30etik 19:30era, Kale Nagusiko 10. zenbakiko egoitzan. Plazek muga dute, eta lau urtetik aurrerako haurrek eman dezakete izena. Ikasturte bukaerara iristear da Hondarribiko Musika Eskola. Horregatik, ekimen asko antolatu dituzte hil honetarako. Eskolako 300 ikasle inguruk ikasitakoa erakutsiko dute. Emanaldiak hiriko hainbat lekutan egingo dituzte, eta gainera, beste musika eskola batzuekin egindako trukeei esker, Gipuzkoako beste herrietan ere izango dira hondarribiarrak.

