Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Gutuna: Askatasunaren Ibilaldiak 35 urte

Aurtengo udan beteko dira 35 urte Askatasunaren Ibilaldiak Euskal Herri osoa zeharkatu zuela abian doan herri bat garela aldarrikatuz. Francisco Franco hil zenetik bi urte besterik ez ziren pasatu eta errepresioa eta zigorra eguneroko errealitatea ziren, eta 1977ko urte hura ere ez zen askoz goxoagoa izan. Egoera hartan ibilaldiaren sustatzaileek pentsatu zuten Europa osoan jakin behar zela hemen gertatzen ari zenaz; hots, giza eskubideen urraketaz, zapalketaz. Askatasun Ibilaldi horrek izan zuen aurrekaririk, Telesforo Monzonek Madrilgo Diario 16 egunkarian adierazi zuenez: “1931an, jada, Eli Gallastegik planteatu zuen Euskal Herriaren ibilaldi erraldoi bat Nazio Batuen Erakundearen egoitza zegoen Genevara, erakunde horrek euskal gatazkaren aurrean parte har zezan eskatuz. Genevara arteko herrietan ekintza kulturalak, folklorikoak, mitinak, eta bestelakoak prestatu zituen Gallastegik, baina orduko gertaera politikoek zapuztu zuten ekimen hura”. Geroxeago ere izan ziren beste zenbait, hala nola: Mahatma Gandhik Indian zuzendutako Gatzaren Ibilaldia; Martin Luther Kingek Ameriketako Estatu Batuetako hiriburu Washingtonen antolaturiko Washingtongo Ibilaldia… baina askoz ere gertuago, 1976an, Lluis Maria Xirinacs eta bere jarraitzaileek Katalunian antolatu zuten beren Askatasunaren Aldeko Ibilaldia, eta ideia horretan oinarritu ziren nolabait esateko, Euskal Herriko antolatzaileak. Eta honela zioen Euskadiko Askatasunaren Ibilaldiaren manifestuak: “Euskal Herri, jaiki hadi eta eman hadi bidean (…) Hau da gaur gure deia, [...]

admin
Bidasoa
2012/06/15

Aurtengo udan beteko dira 35 urte Askatasunaren Ibilaldiak Euskal Herri osoa zeharkatu zuela abian doan herri bat garela aldarrikatuz. Francisco Franco hil zenetik bi urte besterik ez ziren pasatu eta errepresioa eta zigorra eguneroko errealitatea ziren, eta 1977ko urte hura ere ez zen askoz goxoagoa izan. Egoera hartan ibilaldiaren sustatzaileek pentsatu zuten Europa osoan jakin behar zela hemen gertatzen ari zenaz; hots, giza eskubideen urraketaz, zapalketaz.

Askatasun Ibilaldi horrek izan zuen aurrekaririk, Telesforo Monzonek Madrilgo Diario 16 egunkarian adierazi zuenez: “1931an, jada, Eli Gallastegik planteatu zuen Euskal Herriaren ibilaldi erraldoi bat Nazio Batuen Erakundearen egoitza zegoen Genevara, erakunde horrek euskal gatazkaren aurrean parte har zezan eskatuz. Genevara arteko herrietan ekintza kulturalak, folklorikoak, mitinak, eta bestelakoak prestatu zituen Gallastegik, baina orduko gertaera politikoek zapuztu zuten ekimen hura”.

Geroxeago ere izan ziren beste zenbait, hala nola: Mahatma Gandhik Indian zuzendutako Gatzaren Ibilaldia; Martin Luther Kingek Ameriketako Estatu Batuetako hiriburu Washingtonen antolaturiko Washingtongo Ibilaldia… baina askoz ere gertuago, 1976an, Lluis Maria Xirinacs eta bere jarraitzaileek Katalunian antolatu zuten beren Askatasunaren Aldeko Ibilaldia, eta ideia horretan oinarritu ziren nolabait esateko, Euskal Herriko antolatzaileak.

Eta honela zioen Euskadiko Askatasunaren Ibilaldiaren manifestuak: “Euskal Herri, jaiki hadi eta eman hadi bidean (…) Hau da gaur gure deia, gure oihua, gure gomita. Euskal Herri osoari egiten diogun eupada, irrintzina. Datorkigun uda honetan, milaka eta milaka euskaldun nahi genituzke bidez bide ibilian ikusi, Euskadin barrena beren batasuna salatuz, beren indarra erakutsiz, beren abertzaletasuna oihukatuz. Zertarako? Lehen lehenik, dabilen herri bat garela munduari erakusteko. Bigarrenekorik, nora goazen dakigula agertu nahian. Eta azkenik, askatasuna, batasunaren bidez, eta ibilian, lortuko dugula aldarrikatzeko”.

Egunerokotasun osoa duten hitzok Telesforo Monzonek idatziak izan ziren. Jakin bai baitzekien gure Herriaren Askatasunerako Ibilaldi luze horretan, euskaldun orok, (alderdi, sindikatu, erakunde, kulturgile, artista, kirolzale…), denok izan behar dugula eragile, guztiok dugula gure lekutxoa, eta guztion indarrez garela nazio. Alderdi politiko guztiek bat egin zuten ibilaldiarekin, PNV-EAJ eta PSOEk izan ezik.

Geroztik, aldarrikapenak egia bilakatze horretan, bakoitza bere bidetik lanean ibili ondoren, aurten, mugak gaindituz, beste urrats bat gehiago eman dugu Euskal Herriaren eraikuntzan, indar abertzale eta ezkertiarrok denak batera abiatu gara, guztion erantzukizuna edo konpromisoa eskatzen duten bost helbururen inguruan elkartuz. Bost alderdiek (ezker abertzalea, Aralar, EA, AB eta Alternatiba) bat egin dute, Gernikako Akordioa eta Aieteko Itunaren inguruan, baina duela hogeita hamabost urte bezala, PNV-EAJ eta PSOE kanpoan geratu dira.

Hemendik aurrerako lana ukatu izan zaigun historia berreskuratzea izango da lehenik, herri bezala dagozkigun eskubideak lortu ahal izateko. Horretarako, heldu den larunbatean, Iruñean egingo den Euskal Herriko Ibilaldi Nazionalari atxikituko gatzaizkio, ekimen hau dela bide Nafar Erreinuaren kolonizazioa eta okupazioa oroitarazi nahi delako eta ber denboran, gure buruaren jabe izateko eskubidea eta herri librea izan nahi dugula oihukatzeko. Batasunaren bidez lortuko baitugu askatasuna. Beraz, gurea da etorkizuna! Eta denok Iruñera!

Agustina Pontesta. Lezo.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Berriak, Gipuzkoa, Nafarroa

Aiara Garaialde eta Adrian Losarcos izan dira Euskal Herriko txapeldun mendi duatloian

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa, Kultura, Gipuzkoa

Andoni Egañak jantziko dio txapela Euskal Herriko bertsolari txapeldunari

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.