Aiako Harriko gotorlekuetara irteera egingo dute
Datorren larunbatean, hilak 23, izango da; izena eman daiteke astelehenetik ostiralera bitartean Maiatzaren 19an ezin izan zuten egin, eta datorren larunbatean eguraldi hobea egingo duelakoan, berriro antolatu dute Ingurumen Departamentuak eta Behemend...
Datorren larunbatean, hilak 23, izango da; izena eman daiteke astelehenetik ostiralera bitartean
Maiatzaren 19an ezin izan zuten egin, eta datorren larunbatean eguraldi hobea egingo duelakoan, berriro antolatu dute Ingurumen Departamentuak eta Behemendik Aiako Harriko gotorlekuetara irteera. Hilaren 23an egingo dute, eta 09:30ean Lapuriturriko informazio puntuan egon beharko dute partaideek.
Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologian aditu batekin egingo dute ibilbidea. Zehazki, Endarlatsa-Erlaitz lerro gotortua ezagutuko dute: Pagogañako gotorlekuaren aztarnak, Pikako dorrea eta Erlaitzeko gotorlekuko inguruak. Antolatzaileek gogorarazi dutenez, 1870eko hamarkadan eraiki zituzten, gerra karlistaren ondoren.
Izen ematea ostiralera arte
Maiatzaren 19rako izena eman zuen taldetxoaz gain, jende gehiagok ere izango du parte hartzeko aukera. Astelehenetik ostiralera eman beharko da izena Herritarren Arreta Zerbitzuan edo 010 telefono zenbakian.

