
Sanmartzialetako agenda. Hilaren 17a, igandea. 09:00etan, Diana Alde Zaharrean barrena, Irungo Udal txistulari Banda eta Irungo, Hondarribiko, Berako, Pasaiko, Lesakako eta Hendaiako Musika eskoletako txistularien eskutik. 09:00etatik 14:00etara, Ugal...

Iazko azaroko uholdeak izan zirenetik sei hilabete pasatu direnean, ingurumenean sortutako kalteak «bere horretan» jarraitzen dutela salatu du Eguzkik. Uholdeek Fanderia inguruan dagoen presa hondatu zutela, haien arrastoak oraindik ibaian bertan i...

ELA sindikatuak, erruduntasun kalifikazioa eskatu du Ramon Vizcaino enpresaren Konkurtso Lege prozeduran. Sindikatuaren arabera, 2007tik 2010era enpresa kudeatu zutenek, «itxierara eraman zuten eta 400 lagun lanik gabe gelditu ziren». Horregatik, err...

Oarso Bidasoko Hitza legegintzaldiaren urteurrena errepasatzen ari da, alkateen ahotik. Bihar, Pasaiako alkate Amaia Agirregabiriaren txanda izango da.

Langaitz Ikastolak kirol begiraleak behar ditu datorren ikasturterako. Euskara jakitea ezinbestekoa da, eta kirol titulazioak eta esperientzia izatea kontuan hartuko dute. Langaitzen ikasitakoek lehentasuna izango dute. Interesdunek uztailaren 10erako ...

Gazte Izanak Erretiratuen Elkarteak Errioxara hirugarren txangoa antolatu du, datorren asteazkenerako (hilak 20). Ikastolatik aterako dira 08:00etan eta Errioxako Cuscurrita herrira joango dira. Eguerdian, lagunarteko bazkarai egingo dute, eta arratsal...

Ikasturtean zehar Fanderiako eta Galtzarabordako kiroldegietan egin dituzten jardueren urteko erakustaldia egingo dute bihar. Dantza eskolakoek hasiko dute erakustaldia 17:30ean, eta ondoren, areto dantzetako, box tonic-eko, Atzegiko, karateko eta gimn...

Gaurko gauerditik biharko 06:00ak arte argi mozketa izango da Elizalde auzoko honako kale hauetan: Yon Oñatibia etorbidea; Iparralde etorbidea; Manuel Lekuona etorbidea; Mendiburu kalea; Rafael Pikabea etorbidea; Doneztebe plaza; Landetxe plaza; Donib...

Espainiako Poliziak hiru pertsona atxilotu zituen hilaren 6an,, droga trafikoa egotzita. Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoen duen ordezkaritzak jakinarazi duenez, 3.500 gramo haxix antzeman zizkieten auto batean gordeta. Operazioa, baina, ...

Beste urteetan baina asteburu bat beranduago, baina ospatuko dituzte Ergoiengo festak, sanantonioak. Bihar hasiko dira, etzi eta etzidamu (igandean) ere izango dira ekimenak, eta hilaren 24a bukatuko dira. Egitarau osoa, hemen ikus daiteke.

Literaturazaleek esperientziak trukatzeko, hiru tailer antolatu dituzte liburutegian, eta Sergi Pamiesen idazlearen Limoi bat imintziorik gabe jaten baduzu liburua atzo lantzekoak baziren ere, datorren ostegunean jorratuko dute, 15:30etik aurrera, Zulo...

Hondakinak biltzeko atez ateko sistemaren aldeko hautua egin izana izan da Amaia Agirregabiriaren ustez urtebeteko epean hartu duten erabakirik garrantzitsuena. Arizabaloko bere bulegoan, poltsikoak bete lan, kargua hartu zuenetik urtea betetzen den egun berean hartu du Amaia Agirregabiriak (Donostia, 1975) balantzea egiteko tartea . Legegintzaldia hasi zela urtebete pasatu da. Zure ustez epe honetan zein dira Pasaian hartu diren erabakirik garrantzitsuenak? Pasaiarako nahi dugun hondakinen kudeaketa eredua hautatzea izan da erabakirik garrantzitsuena, zalantzarik gabe. Horretan gaude lanean, prestakuntzan, bilera informatiboak, kontra informazioari aurre egiten, eta horretan guztian. Erabaki gehiago egon dira, baina nik honi eman nahiko nioke lehengo urte honetako balorazioaren protagonismoa. Eta hutsuneak? Zeintzuk nabarmenduko zenituzke? Egia esan, hemen oso-oso azkar doa dena, egunak bata bestearen atzetik ziztu bizian pasatzen dira, eta batzuetan erreflexu falta-edo bai egotzi daitekeela. Gobernu taldeko kideak berriak gara, administrazioa ez genuen ezagutzen, eta erritmoak-eta barneratzea zaila da. Hasiera batean egokitzapen hori kostatu zaigu eta konturatu garenerako urtebete pasatu da. Orain gauzak daramaten erritmoaz jakitun gara, eta horretara egokitzen jarraitzen dugu. Portuarekin harremanak nahiko gatazkatsuak izaten ari dira. Lonjaren afera bideratu al da? Hitz egiten jarraitzen dugu. Hilaren 20ean Portuko Administrazio Kontseilua dago, eta nik uste dut data horretarako gauzak argi egongo direla, bai Portu [...]

Dozena bat lagunek hartu dute parte hizkuntza ohituren tailerrean, herriko elkarteak ordezkatuz Hizkuntza ohituren gaineko TELP (Taller d’espai lingüistic personal) ikastaroa egin dute herrian, Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak eta udalak antolatuta, eta Euskara Elkartera egitasmoaren barnean. Dozena bat lagunek parte hartu dute hamar orduko ikastaroan, eta EMUN kooperatibaren eskutik jaso dute. Honako elkarteak ordezkatu dituzte: Girizia Mendizale Elkartea, Girizia Pilota Saila, Killirikupe Emakumeen Elkartea, Oiartzun Irratia, Goiko Eskola Kulturgune Okupatua, Arraztalo Elkartea eta Kataxulo Gaztetxia. Eta Ttur-tturreko hainbat kidek ere parte hartu dute. Hauxe da ikastaroaren helburua, EMUNeko kideek azalduta: «Euskaraz egiteari lotutako deserosotasuna murriztea, hizkuntza jokabide asertiboari esker gusturako egotea, eta horretarako baliabide gehiago sortzea. Beraz, tailerreko hartzaile potentzialak euskaraz egiteko gogoa dute hiztunak dira». Maria Jesus Aranburu, Killirikupe: «Hainbat egoeretan nola jokatu ikasi dut» Maria Jesus Aranburu (Oiartzun, 1944) Killirikupe Emakume Taldeko kidea da. Taldetik ikastarora joan den bakarra da, baina zehaztu du modu pertsonalean erabaki zuela joatea, eta hala egin duela, «ez inoren izenean». Gustura ibili da ikastaroan, eta berriro egiten badute, jende gehiago animatzea espero du. Zer moduz joan da ikastaroa? Oso gustura ibili gara, eta asko ikasi dut. Zer ikasi duzu? Hainbat egoeratan nola jokatu. Izan ere, adibidez, euskaldun talde bat elkartzen garenean eta norbait etortzen [...]

Joan den asteburuan Gipuzkoako Helduen Mailako Txapelketa jokatu zuten Ordizian (larunbatean) eta Anoetan (igandean), eta EAT Errenteriako Atletismo Taldeko atletek emaitza onak lortu zituzten: bi brontzezko domina ekarri dituzte Errenteria-Oreretara. ...

Orereta Txiki, Orereta eta Oinarri abesbatzetan zein musika tailerrean aurrematrikula egiteko epea zabalik dagoela jakinarazi du Andra Mari Abesbatzak. Interesdunek, hilaren 22ra arte izango dute izena emateko aukera eta horretarako, Andra Mari abesbat...

Joseba Egibarrek azaldu du Juan Carlos Alduntzin Gipuzkoako Ingurumen eta Lurralde Antolaketa Diputatuaren aurkako zentsura mozioa aurkeztuko duela EAJk. Datorren astean kendu nahi dute kargutik, PSE-EE, PP eta EAJren babesarekin. Legearen arabera, Ald...

Urdaburu Mendizale Elkarteak ibilbidea estreinatuko du asteburu honetan: Kantauriko eta Mediterraneoko isurialdeen banalerroa. Euskal Herria ekialdetik mendebaldera zeharkatuko dute 22 etapatan. Guztia bi urtetan egiteko asmoa dute. San Martin Harrian ...

Eureka dantza taldearen eskutik, dantza ikuskizuna izango da etzi, 18:00etatik 20:00etara, Errenteria Hiria Kulturgunean. Sarrerak 3 euro balio ditu, baina horiek aurretik eskuratu behar dira gonbidapen bidez. Pontika 10eko egoitzan lor daiteke.

Jauzi ikastaroa hasiberrientzat eta jota tradizional ikastaroa antolatu ditu Kukaik uztailaren 9, 11 eta 12rako, 19:00etatik 21:00etara. Lehenengoan Jose Kazaubon izango da irakaslea, eta bigarrenean, Patxi Laborda eta Sabin Bikandi. Interesa dutenek d...

Komunikazioa-Inkomunikazioa da Kukai dantza konpainiaren hurrengo egitasmoa, Ttanttakarekin batera. Bilboko Arriaga antzokiak 2012-2013ko egitaraua aurkeztu du, eta Kukaik martxoan estreinatuko du azken lana bertan.