
Errenteriako Garaguneren aurkezpena egin zuten atzo Kabia Espazio Kreaktiboan. Ordubeteko ekitaldia izan zen atzokoa. 11:30ean hasi zen aurkezpena, herriko Garagune eguneko zentroa kudeatzen duen Goyeneche Fundazioak dituen helburuak eta bertako erabil...

Elizalde Herri Eskolan trikitia eta panderoa irakasten diharduen Auntxa Trikitixa Eskolak datorren ikasturterako izena emateko epea zabaldu du. Interesdunek uztailaren 6ra arte izango dute izena emateko aukera, eta horretarako Elizalde Herri Eskolara j...

Gaur, 23:00etatik aurrera, Muturbeltz taldeak joko du Antxoko Kamio tabernan.


Datorren ikasturtean Ibargain Musika Eskolan ikasi nahi dutenek, hilaren 28ra arte dute matrikulatzeko epea. Lau urtetik aurrera, musika tailerrean izena eman dezakete, eta zortzi urtetik aurrera solfeoan eta hamar instrumentutan, adin mugarik gabe: «...

Herritar talde batek Nexo senidetze elkartea sortu du. “Asmoa da senidetzeen alde eta senidetzeetan lan egitea”, azaldu du Juan Carlos Merinok, bera izango baita elkarte presidentea. “Bertakoa ezagutarazten, hangoa ezagutzen eta harre...

Lezoko Tomas Garbizu Musika Eskolak datorren astelehenean irekiko du ikasle berriek izena emateko epea. Datorren aste osoan zehar eman ahal izango dute izena. Bulegoaren ordutegia 10:15etik 14:00etara izango da. Datorren ikasturteari begira badaude ere...

Muliateko eta Zezen plazako guneak berritzen hasi dira. Muliate eta Zezen plaza auzoak elkartuko dituzte, eta aldi berean, Zezen plazako argiteria berrituko dute, eta ur saneamendua hobetuko dute. Zezen plaza eta Tximista auzoak berrantolatuko dituzte, kontuan izanik ondoan beste urbanizazio bat eraiki dutela. Baserritar etorbidetik datorren bideari jarraipena eman nahi diote Zezen plazatik Muliateraino.

Zabortegia bihurtu dela salatu dute Fanderiako erreka

Bihar hasi eta uztailaren 1era arte, Baserritarren Egunera arte, luzatuko dira San Pedro eta San Martzial festak. Bitarte horretan, ehun ekitaldi baino gehiagoz gozatzeko aukera izango dute irundarrek eta bisitariek. Horietatik erdia baino gehiago hiri...

Itsastarrak Urtero uztailean egon ohi duen legez, Itsastarrak Mendi Taldeak asteburuko irteera antolatu du Pirinioetara. Uztailaren 7rako eta 8rako antolatu dute irteera, Vignemalera. Uztailaren 7an bertan irtengo dira Trintxerpetik, 06:15ean. Cauteretsetik igaro eta Donibane Garaziraino joango dira. GR10a hartuko dute han, Oulettes de Gaube aterperaino. Han atsedena hartuta, berriro ere bideari ekin eta Baysellanceraino joango dira. Ha afaldu eta emango dute lehen gaua. Igandean igoko dute Vignemalen gailurra ( 3298m), handik Gavarniera jaisteko.Interesdunek ondoko telefono zenbakietara dei dezakete: 943 39 07 26; 943 39 60 55 eta 943 39 60 29.

John Carterren filma etzi emango dute, arratsaldeko seietatik aurrera, Matxin de Artzu kaleko Itsas Etxeko auditorioan. Sarrerek bi euroko prezioa dute, eta emanaldiaren egunean bertan eros daitezke, auditoriumean bertan, saioa hasi baino ordu bete leh...

Datorren ikasturtean musika ikasketak egin nahi dituzten haur pasaitarrak datorren astetik aurrera eman behar dute izena ondoren zehazten diren toki eta ordutegietan: TRINTXERPE Tokia: Trintxer Jauregian. Ikasle zaharrak: Astelehenean, hilak 25...

Lezoko Udalak joan den maiatzaren 31n egin zuen azken udalbatzarra. Bertan, bost ordenantza onartu zituzten. Orain jendaurrean daude horiek, herritarrek iradokizunik edo erreklamaziorik egin nahi badute. Uztailaren 24ra arte izango dute epea. Ordenantz...

Hilak 23, larunbata 08:00. San Juan plazatik abiatuta, mendi ibilaldia Aiako Harrian barrena. Antolatzailea: Irungo Mendizaleak. 09:00-14:00 / 15:30-20:00. Ugalde-Katea futbol zelaian, Futbol Eskolen Nazioarteko V. Torneoa. Antolatzailea: Mariño Kirol Elkartea. 10:00. Azkenportuko zuzengunean, Haurren 36. Jaurtiketa Arrantzako Txapelketa. Antolatzailea: Bidasoko Ehiztarien eta Arrantzaleen Elkartea. 10:00. Urdanibia plazan, herri gosaria, eta ondoren koadrilen olinpiada, Betti Gotti Euskara Kultur Elkarteak antolatuta. 10:00. Jaizubian, 23. Irun Hiria Sari Nagusia San Martzial Hipika Derbya. Antolatzailea: Jaizubia Hipika Kluba. 11:00. Piraguismo eta Arraunketako V. Herri Kontzentrazioa, Santiagotarrak Kirol Elkartearen instalazioetatik abiatuta. 11:00-14:00 / 17:00-20:00. Txanaleta plazan, Lorategi Trenaren Zirkuitu Eramangarria, Bidasotarra 7301 Trenaren Lagunak elkarteak antolatua. Txartelaren prezioa: euro bat. 11:00-22:00. Zabaltza plazan, XVII. 3X3 Saskibaloi Torneoa. Antolatzailea: Erroibide Saskibaloi Kluba. 13:15. Urdanibia plazatik abiatuta, koadrilen kalejira fanfarreekin, Ficoba aldera (herri bazkarira). 14:00. Ficobako 3. pabilioian sanmartzialetako herri bazkaria; ondoren, parodia lehiaketa, antolatutako txapelketen (olinpiada, elastikoak…) sari banaketa, eta DJ festa. 16:00. Ramuntxo Berri udal trinketean, XVII. San Martzial Trinkete Txapelketaren finalak. Antolatzailea: Ramuntxo Trinkete Kluba. 16:30. Erromes plazan, Binakako VIII. Puzzle Txapelketa. Antolatzailea: Santiagoko Deabruak Kultur Taldea. 17:00. Errotazaharretik abiatuta, V. Roll Ski Igoera Erlaitzera. Antolatzailea: Irungo Mendizaleak. 17:00. Artaleku udal kiroldegian, dantza erakustaldia Toxic dantza eskolaren eskutik eta arte martzial erakustaldia Shorei-Kan [...]

300.000 euro inbertituko ditu Pasaiako Portuak, autoentzako laugarren trenbidea eraikitzeko. Bide berria zabalduta, autoentzako bi tren batera iristeko modua izango dute, autoen garraioa arinduz. Portu Agintaritzako buru Lucio Hernandok, General Motorsek Zaragozan duen faktoria bisitatu zuen atzo. General Motoresk 125.000auto mugitzen ditu urtero Pasaiako portutik, eta Hernandok bisitarekin, portuarengan jarritako konfiantza eskertu nahi izan dio. Han iragarri zuen trenbide berriaren eraikuntza.

San Martzial eta San Pedro jaiak hasi berritan, Irungo Herrirak ekimena egingo du bihar, 22:00etatik aurrera, Moskun: kartzelak erreko dituzte, modu sinbolikoan, San Joan bezperako suaren barruko ekimen bezala. Herritarrei parte hartzeko eskatu diete. ...

Iaz Julian Iantzi telebista aurkezleak egin zuen, eta aurten Irungo gastronomia elkarteetako ordezkariei egokitu zaie jaien agur ofiziala egitea. Bihar izango da ekitaldia, 20:00etatik aurrera, udaletxeko areto nagusian. 30 bat elkartetako ordezkariek ...

HarremAntxotarrak izenburupean harreman tailerra antolatu dute Antxon hilaren 30erako. Jakin-mina, beldurrak, lotsa, ausardia, haserrea, amorrua, zalantza, rolak, neskak, mutilak, desioa… norberak horiek guztiak nola bizi dituen elkartrukatzeko auker...

Santiagoko Deabruak elkarteak jendearen parte hartzea bultzatu nahi du biharko saio piromusikalerako Bihar gauean San Juan plaza erreko dute, eta udaletxea ere ez da su garretatik salbu geratuko. Arratsaldeko San Joan suaren ondoren, hiriko plaza nagusia suzko infernu bilakatuko da Santiagoko Deabruak Kultur Elkarteak antolatuko duen Trumoiak ikuskizun piromusikalak iraungo dituen 31 minutuetan. Gaueko hamaiketan hasiko da. Plazako lanak hasi arte egiten zuten Correfoc-a, baina biharko prestatu dutenak zerikusi gutxi du harekin, ikuskizuneko arduradun Jose Mari Clementek aurreratu bezala: “Lehen Karrika Nagusian eta San Martzial karrikan sartzen ginen, baina plaza berria oso handia da eta urduri gaude, zaila izango delako dena betetzea”. Guztira, hamabi lagunek parte hartzen dute Trumoiak-en, “bederatzi efektuak sortzen, eta, beste hiru, materiala prestatzen”. Musika ere aldatu dute, akziozko zenbait filmetako soinu bandatako doinuak hautatuz (Matrix, Blade, Van Helsing…). “Ikuskizun berrirako musika egokia da”, dio. Clementeren esanetan, bihar gaueko ikuskizuna parte hartzailea izatea nahi dute: “Hasieratik eta bukaerako ekintza hasi bitartean jendeak parte hartzea nahi dugu, plazara sartzea”. Horretarako eskuetan zer daukaten jakitea ezinbestekoa da: “Norberak erabil dezakeen materiala da, baina ez dago salgai, piroteknian eskatu dugu propio. Elementu bakoitzaren efektua ezagutzen dugu, piroteknian utzitako bideoak ikusi ditugulako. Eta horrekin jokatzen dugu, guk badakigulako zerk erretzen duen [...]