Ikasle berriek izena eman dezakete Tomas Garbizun, datorren astean
Lezoko Tomas Garbizu Musika Eskolak datorren astelehenean irekiko du ikasle berriek izena emateko epea. Datorren aste osoan zehar eman ahal izango dute izena. Bulegoaren ordutegia 10:15etik 14:00etara izango da. Datorren ikasturteari begira badaude ere...
Lezoko Tomas Garbizu Musika Eskolak datorren astelehenean irekiko du ikasle berriek izena emateko epea. Datorren aste osoan zehar eman ahal izango dute izena. Bulegoaren ordutegia 10:15etik 14:00etara izango da.
Datorren ikasturteari begira badaude ere, aurtengoa bukatzeko audizioak ematen ari dira aste honetan zehar. Gaur arratsaldean bi izango dira. Musika eskolan, 17:30etik aurrera, biolineko, biolontxeloko eta orkestrako ikasleak ariko dira. Ordu berean, Gezalan, gitarra ikasleek kontzertua emango dute. Astelehenean txistu ikasleen txanda izango da.

