Lezoko azken plenoan onartutako ordenantzak jendaurrean jarri dituzte
Lezoko Udalak joan den maiatzaren 31n egin zuen azken udalbatzarra. Bertan, bost ordenantza onartu zituzten. Orain jendaurrean daude horiek, herritarrek iradokizunik edo erreklamaziorik egin nahi badute. Uztailaren 24ra arte izango dute epea. Ordenantz...
Lezoko Udalak joan den maiatzaren 31n egin zuen azken udalbatzarra. Bertan, bost ordenantza onartu zituzten. Orain jendaurrean daude horiek, herritarrek iradokizunik edo erreklamaziorik egin nahi badute. Uztailaren 24ra arte izango dute epea.
Ordenantza horiek irakurri nahi izanez gero, Hirigintzako bulegoetan daude eskuragarri (Gurutze Santuaren plaza, 3). Interneten ere ikus daitezke, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren 116 zenbakian. Erreklamazioak edo eskakizunak egin nahi dituztenek udaletxeko Erregistro Bulegotik pasatu beharko dute, goizeko ordutegian: 08:30etik 13:30era.
Hilerriaren ordutegia arautzea onartu zuten, esaterako. Horrela, orain arteko funtzionamendua “paperean jartzea” da onartu zutena. Astegunetan 20:00ak arte egongo da irekia, eta larunbatetan, 13:00ak arte.
Terrazak arautzeko ordenantza ere onartu zuten maiatzeko udalbatzarrean. Horrela, 08:00etatik aurrera jarri ahal izango dira terrazak. Asteburuetan eta jai bezperatan 01:00ean jaso beharko dituzte tabernariek.
Horrez gain, uraren kudeaketari buruzkoa onartu zuten, baita salmenta ibiltariaren gainekoa ere. Gazteen lokalen araudia ere onartu zuten.
Hala ere, uztailaren 24ra arte behin-behinean daude. Erreklamaziorik ez balego, behin betiko onartuko dituzte.

