Portuak autoentzako trenbide berri bat eraikiko du
300.000 euro inbertituko ditu Pasaiako Portuak, autoentzako laugarren trenbidea eraikitzeko. Bide berria zabalduta, autoentzako bi tren batera iristeko modua izango dute, autoen garraioa arinduz. Portu Agintaritzako buru Lucio Hernandok, General Motorsek Zaragozan duen faktoria bisitatu zuen atzo. General Motoresk 125.000auto mugitzen ditu urtero Pasaiako portutik, eta Hernandok bisitarekin, portuarengan jarritako konfiantza eskertu nahi izan dio. Han iragarri zuen trenbide berriaren eraikuntza.