Hiriko gastronomia elkarteek egingo dute jaietako agur ofiziala
Iaz Julian Iantzi telebista aurkezleak egin zuen, eta aurten Irungo gastronomia elkarteetako ordezkariei egokitu zaie jaien agur ofiziala egitea. Bihar izango da ekitaldia, 20:00etatik aurrera, udaletxeko areto nagusian. 30 bat elkartetako ordezkariek ...
Iaz Julian Iantzi telebista aurkezleak egin zuen, eta aurten Irungo gastronomia elkarteetako ordezkariei egokitu zaie jaien agur ofiziala egitea. Bihar izango da ekitaldia, 20:00etatik aurrera, udaletxeko areto nagusian. 30 bat elkartetako ordezkariek parte hartuko dute bertan.
Jose Antonio Santano alkateak nabarmendu du hiriko jai guztietan parte hartzen dutela gastronomia elkarteek, eta aldi berean jaietako egitarauan “presentzia ikaragarria” dutela. Irunen egiten diren elkartasun ekintzetan parte hartzeagatik ere zoriondu ditu alkateak.

