Nexo senidetze elkartea sortu dute
Herritar talde batek Nexo senidetze elkartea sortu du. “Asmoa da senidetzeen alde eta senidetzeetan lan egitea”, azaldu du Juan Carlos Merinok, bera izango baita elkarte presidentea. “Bertakoa ezagutarazten, hangoa ezagutzen eta harre...
Herritar talde batek Nexo senidetze elkartea sortu du. “Asmoa da senidetzeen alde eta senidetzeetan lan egitea”, azaldu du Juan Carlos Merinok, bera izango baita elkarte presidentea. “Bertakoa ezagutarazten, hangoa ezagutzen eta harreman sare bat egiten” lan egingo duela zehaztu du.
Egun, bi Europako herrirekin anaituta dago Errenteria-Orereta Tullerekin (Okzitania) eta Lousadarekin (Portugal). Hurrengo urratsa Schorndorfekin (Alemania) gauza bera egitea izango da, eta horixe izango da elkarteak egingo duen lehenengo ekintza ere. Hurrengo larunbatean bertan, hilak 30, udaleko zein elkarteko kideak joango dira hara senidetzea sinatzera. Ildo horretatik, Merinok argitu du elkarteak bere kasa lan egingo duela, baina erakundeekin koordinatuta.
Elkarteko presidenteordea Inma Triano izango da, eta bokalak Angel Blanco eta Josetxo Ule.

