Auntxa Trikitixa Eskolan izena emateko epea uztailaren 6an itxiko dute
Elizalde Herri Eskolan trikitia eta panderoa irakasten diharduen Auntxa Trikitixa Eskolak datorren ikasturterako izena emateko epea zabaldu du. Interesdunek uztailaren 6ra arte izango dute izena emateko aukera, eta horretarako Elizalde Herri Eskolara j...
Elizalde Herri Eskolan trikitia eta panderoa irakasten diharduen Auntxa Trikitixa Eskolak datorren ikasturterako izena emateko epea zabaldu du.
Interesdunek uztailaren 6ra arte izango dute izena emateko aukera, eta horretarako Elizalde Herri Eskolara jo behar dute, astearte arratsaldetan, 16:30etik 21:00etara.
Informazio gehiago nahi dutenak, Auntxa eskolako arduradunekin jar daitezke harremanetan telefonoz (943 61 88 39 eta 615 79 05 10 zenbakietan) edo mezu elektroniko bidez (info@auntxatrikitieskola.com helbidean).

