100 ekitaldi baino gehiagoko festak
Bihar hasi eta uztailaren 1era arte, Baserritarren Egunera arte, luzatuko dira San Pedro eta San Martzial festak. Bitarte horretan, ehun ekitaldi baino gehiagoz gozatzeko aukera izango dute irundarrek eta bisitariek. Horietatik erdia baino gehiago hiri...
Bihar hasi eta uztailaren 1era arte, Baserritarren Egunera arte, luzatuko dira San Pedro eta San Martzial festak. Bitarte horretan, ehun ekitaldi baino gehiagoz gozatzeko aukera izango dute irundarrek eta bisitariek. Horietatik erdia baino gehiago hiriko eragileek antolatutakoak dira, 56 denera. Gainontzekoak udalak kudeatuko ditu.
Bihar, 19:00etan jarriko dute San Juan plazan zuhaitza, Txistularien Udal Bandaren musikaren laguntzarekin. Hori eta gero, 20:00etan, hiriko gastronomia elkarteek jaien agurra egingo dute udaletxean, eta 21:45ak aldera, Jose Antonio Santano alkateak San Joan bezperako sua piztuko du. Modu ofizialean hasiko dira jaiak orduan.
Gehienak, kalean
Festen egitarauaren barruko ekitaldietatik %95 kalean egingo dituzte. Hiriko plaza eta auzoek, beraz, berebiziko garrantzia dute jaietan. Horien artean, alardeez gain, Betti Gotti Euskara Kultur Elkarteak biharko antolatu duen herri bazkaria dago: 1.000 lagun espero dituzte Ficoban. Aurretik, ordea, hiriko koadrilek girotuko dute jaien hasiera.

