
Larunbatean (hilak 13), Herri Triatloia egingo dute Pasai San Pedron, Astarloza Taldeak antolatuta. Sanpedroen atarian urtero ospatzen duten kirol proba hau, aurten berritasunik badu:” San Joan bezpera dela aprobetxatuz, arratsaldean egitea erabaki dugu, horrela parte hartzea handiago izatea espero dugulako”, adierazi dute antolatzaileek. Aurreko urteetan bezala, proba banaka edo taldeka egiteko aukera egongo da. Taldeak gehienez 3 pertsonek osatuko dute. Aurrenak proba burutzen, taldeka aterako direnak izango dira. Ondoren banaka lehiatuko direnak hasiko dira irteten. Ibilbidean ere bada berritasunik. Hainbat aldaketa egin dituzte aurten. Aurtengo ekitaldian, bizikletan eta korrikan dorrean hasi eta Proisaraino joan beharko dute parte hartzaileek arraunlari kaletik. Ondoren, Morales Oliver kaletik Pasamanen alarguna kalea hartu eta alde zaharretik Dorreiraino joan beharko dute. Bizikletan 3 itzuli osatu beharko dituzte parte hartzaileek eta korrikan bakarra. Igerian aritzeko proban, aldiz, ez da aldaketarik izango: Kalparratik hasi Dorreraino tartea osatu beharko dute igerian. Materiala, hau da bizikleta, bainujantzia eta beste, parte hartzaile bakoitzak eraman beharko du etxetik. Sariei begira banakako lehia lehenetsiko dute antolatzaileek, sariak hobeak izanik norbanakoentzat, taldeentzat baino. Triatloia arratsaldez ospatzen dutenez, kirol proba bukatuta, indarrak berreskuratzeko aukera izango da, gauerako antolatu duten herri parrilladarekin. San Pedroko koadrila bakoitzak parrillara botatzeko bere janaria eraman behar du. Proba 18:00eta hasiko [...]

Axular plazako etxebizitza bat maiatzen ari da Guardia Zibila. Lekukoek aditzera eman dutenez, poliziak hainbat materiala eraman du etxebizitzatik. Dispositiboa nahiko handia dela diote lekukoek.

«Etorrerarako, harrerarako, kokapenerako eta elkarbizitzarako» programa da Jatorri askotarikoak, herri bakarra. Egitasmo horren barruan, bi laguntza talde sortu dira Pasaian, «familiaren barruan emakumearen rola zein den aztertzeko, eta migrazio-prozesuaren kultura arteko talka lantzeko». Ikasturtean zehar bildu diren lagunak, lehengo asteazkenean agurtu zuten ikasturtea, alkateak eta teknikariek Arizabalon egin zieten harrerarekin

Hondakinak biltzeko sistemaren gaineko herritarren kezkak, ekarpenak eta zalantzak bildu nahi ditu udalak Hondakinak atez ate biltzeko sistemaren inguruan herritarrek «kezkak, ekarpenak eta zalantzak» argitzeko aukera izan dezaten, batzar irekiak ant...

Mutiletan San Pedrok irabazi du estropada, Hondarribia, Orio eta San Juanen aurretik; nesketan, San Juanek Allotzeko (Nafarroa) urtegian jokatutako banderak Pasaian dira. Neskena San Juanera ekarri dute, eta San Pedrora mutilena. Aritzalekuko kanpinaren I. Bandera jokatu zuten han herenegun arratsaldean. Mutiletan, San Pedrok estropadaren lehen luzetik hartu zuen aurrea. Hasieran Orio eta Donibane izan zuten atzetik Libia-koek, baina hirugarren luzean Hondarribiak hartu zuen bigarren postua. Orio izan zen hirugarrena eta laugarrena San Juan. Nesketan, aldiz, lehen unetik gailendu ziren arrosak. Oriori 16 segundoko aldea atera zioten.

Hondartzako denboraldia ostiralean ireki zuten ofizialki. Irailaren 15a arte luzatuko da. Aldagelak eta Gurutze Gorriaren zaintza postuak nahiz udan antolatzen dituzten ekitaldiak martxan daude, beraz. Hondartzaren azalera 80.000 metro koadrokoa da, eta beste 700 metro koadro dauzka aldagela eta komunetarako. «Lan eta esfortzu handia egiten dugu hondartza behar moduan egoteko, bai udalaren aldetik, baita Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik. Azken erakunde hau da hondartza garbitzeaz arduratzen dena, eta horretarako 260.000 euro bideratzen ditu. Hondarribiarrentzat eta gure artera etortzen direnentzat azpiegitura garrantzitsu bat da», esan du Juan Mari Altuna Zerbitzuetako zinegotziak. Aurten hondartzaren inguruan izango den aldaketa nagusia aparkalekuen kudeaketa izango da. «Eusko Jaurlaritzak ez du genuen hitzarmena luzatu, eta ondorioz, Europa ibilbidea, Minatera kalea eta Ramon Iribarren pasealekuko aparkalekuak Eusko Jaurlaritzak kudeatuko ditu. Udalak ez du zer ikusirik izango horien kudeaketan edota arazoetan, ezta trafiko aldetik sortzen direnetan ere», nabarmendu du zinegotziak. Hondartzako aparkalekua betiko ordutegi berberean izango da martxan, eta orduko euro bateko prezioa izango du. Zerbitzuak Komunak 09:00tatik 20:00etara irekiko dituzte, eta aldagelak 10:00etatik 20:00etara. Aldagelak erabiltzeko hiru euro ordaindu behar dira, horietatik bi fidantza moduan; irteterakoan bueltatzen dituzte. Ezinduek ere aldagela berezia dute. Gainera, instalazio horietaz gain, seina dutxa eta iturri, eta hankak garbitzeko beste bost iturri daude. [...]

Egunero hamasei autobus zerbitzu izango dira Hondarribitik Bidasoko Ospitalera joateko. Atzo jarri zuten martxan linea berria. Ospitalerako lehen autobusa 07:35ean irtengo da herritik eta orduroko maiztasuna izango du. Donostiara autopistatik doan auto...

Hondarribiko Bilduk antolatuta, hondakinen kudeaketari buruzko hitzaldia emango dute bihar arratsaldeko zazpi eta erdietatik aurrera Zuloaga Etxean. Hitzaldia Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko lehendakariorde Ainhoa Intxaurrandietak emango du, eta Gip...

Ivan Garcia Oñate hendaiarraren argazkiak ikusteko jarri dituzte Modottin. Momentos erakusketa herenegun inauguratu zuten eta hilaren 30era arte izango da zabalik, Kale Nagusiko 24. zenbakiko aretoan. Lanegunetan 17:30etik 20:00etara irekitzen dute, e...

Foru kalean, eta futbol zelaiaren eta Hondartza kiroldegiaren atzeko gunean TAO sistema abian jarri dute. Egunero dago martxan, 10:00etatik 20:00etara. Foru kaleari dagokionez, kale honetan erroldatuta daudenek egoiliar txartela Biztanleriaren Arreta Z...

Bernat Etxepare autoentzat ireki dute eta hala, Portuko lanen bigarren zatia bukatu dute: Matxin Artzu eta Bernat Etxepare kaleak. Bigarren zati hau irailean hasi ziren berritzen, eta aurreikusitakoa baino bi aste lehenago bukatu dituzte berritze lanak. Gauzatzeko 2,7 milioi euroko aurrekontua erabili dute. Euri urak eta ur beltzak banatu eta bi kaleak berritu dituzte, oinezkoari lehentasuna emanez. Espaloi zabalagoak jarri dituzte eta bizilagunek hala eskatuta, aparkalekuak ilaran jarri dituzte. Eserleku berriak eta kontsumo baxuko argiak jarri dituzte. Bigarren fasea bukatuta, kaleetan aldaketak egin dituzte. Portua auzotik ateratzeko, Bernat Etxepare kaleak noranzko bakarra izango du. Portuan sartzeko aldiz, eskuinera bira egin behar da Irun kalerantz, Roteta jatetxearen parean, eta Bidasoa ibilbidetik jarraitu behar da, Matxin Artzu kalera iritsi arte. Irailean hirugarren zatia Portuko lanen lehenengo zatian Almirante Alonso kalea eta honen hiru perpendikularrak berritu zituzten: Domingo Egia, Irailak Zazpi eta Beleztarren Markes kaleak eta Portua auzoko lanekin bukatzeko hirugarren fasea irailean hasiko dute, eta Itsasargi eta Zuloaga kaleak berrituko dituzte. Orain arte egin duten bezala, euri urak eta ur beltzak banatu eta bi kaleak berrituko dituzte. Oinezkoari lehentasuna emateko espaloi zabalagoak egingo dituzte, eserleku berriekin, eta kontsumo txikiko argiekin. Kaleen itxura Almirante Alonso kalearen antzekoa izango da. Juan Mari Altunak, Zerbitzuetako [...]

Udako denboraldirako prestatzen ari da pixkanaka herria eta Sabino Arana kaleko igogailuak eta Portua auzoa Donostia kalearekin elkartzen dituzten eskailera mekanikoek udako ordutegia izango dute, irailaren 15a arte. Astelehenetik igandera goizeko zazpietatik gaueko ordubatetara izango dira martxan bi zerbitzuak. Hala, zerbitzua bi orduz luzatuko dute egunean, eta zerbitzua gaueko hamaiketan bukatu ordez, ordubatetan bukatuko dute.

Bihar 10:30ean Muliateko bi etxebizitza zozketatuko dituzte, Udaletxeko areto nagusian. Esleitu ezin izan diren hiru logelatako bi etxebizitza dira. Eskaeragileek ez zituzten Hondarribian 15 urte bizitzen zeramatzatela egiaztatu.

AMA Berripaperak, 5. zenbakian, otsailean, Manuel Lekuona Saria Jose Luis Ansorena Andra Mari Abesbatzaren sortzaileak jasoko duela iragarri zuen. Orain, berriz, sari hori noiz jasoko duen jakinarazi du: etzi, Musikaren Nazioarteko Egunean, Gipuzkoako ...

Kastro Berri tabernak antolatuta, Ibargaingo ikasleek osatutako Nau eta Hiru Bi Band! taldeek emanaldia egin zuten ostiral arratsean, Kastro iturriaren inguruan. Jende dezente bildu zen bertan. Ikusle txikienek, bereziki, dantzan ederki pasatu zuten Ai...

Larunbat goizean EPLEren pilota eskolaren denboraldia amaitu zen, eta ongi bukatzeko, partidak jokatu zituzten bertako ikasleek, Fanderiako pilotalekuan. Ondoren, opariak banatu zizkieten eta hamaiketakoa ere egin zuten. Arratsaldez, berriz, Pilota Ego...

75 kirolarik parte hartu dute azterketetan, eta horietako asko izan dira gerriko marroia lortzeko proban Joan den hilaren 10ean, gerrikoa aldatzeko azterketak egin zituzten Honbu Japoniar Zentro Kulturalean. Bertan, adin guztietako 75 kenshi (kenpoa pr...

Julen Lazkano Solaz antxotar gazteak irabazi du aurtengo sanferminetako kartel lehiaketa. Jai Batzordetik esan dutenez, «erabakia ez da erraza izan», baina azkenean Lazkanoren lana izan da babes gehien bildu duena. 150 euro eta Leunda tabernan bi lagunentzako otordua irabazi ditu Lazkanok. Jaiak iragartzeko txarteletan ez ezik, jaietarako aldizkarian ere emango dute argitara bere lana. Uztailaren 4tik 8ra izango dira sanferminak aurten.

Pasaitar ordezkaritzak oso emaitza txukunak lortu zituen herenegun Zumaian jokatutako Gipuzkoako lehian Fin aritu dira pasaitarrak Zumaian jokatutako Gipuzkoako Itsas Kayakeko Txapelketan. Sprinter modalitate nagusian, gizonezkoen K-1 proban, Trintxerp...

Sanmartzialetako agenda. Hilaren 21a, osteguna. Hilaren 19tik uztailaren 1era, Euskadiko Kutxaren Erakusketa Aretoan, Margolanen erakusketa, Jose Luis Viñuela artistaren eskutik: astelehenetik larunbatera, 18:00etatik 21:00etara; igande eta jaiegunet...