Iban Garciaren argazkiak ikus daitezke Modottin
Ivan Garcia Oñate hendaiarraren argazkiak ikusteko jarri dituzte Modottin. Momentos erakusketa herenegun inauguratu zuten eta hilaren 30era arte izango da zabalik, Kale Nagusiko 24. zenbakiko aretoan. Lanegunetan 17:30etik 20:00etara irekitzen dute, e...
Ivan Garcia Oñate hendaiarraren argazkiak ikusteko jarri dituzte Modottin. Momentos erakusketa herenegun inauguratu zuten eta hilaren 30era arte izango da zabalik, Kale Nagusiko 24. zenbakiko aretoan. Lanegunetan 17:30etik 20:00etara irekitzen dute, eta larunbat eta jaiegunetan, 11:00etatik 14:00etara. Astelehenetan itxita dago. Arte Ederrak ikasten ari da Ivan Garcia gaztea Leioako fakultatean. Modotti tailerrak argazkilari profesional zein argazkizaleei aukera ematen die euren lanak publikoak ezagutu ditzan.

