Ospitalera doan autobusak orduroko maiztasuna du atzotik
Egunero hamasei autobus zerbitzu izango dira Hondarribitik Bidasoko Ospitalera joateko. Atzo jarri zuten martxan linea berria. Ospitalerako lehen autobusa 07:35ean irtengo da herritik eta orduroko maiztasuna izango du. Donostiara autopistatik doan auto...
Egunero hamasei autobus zerbitzu izango dira Hondarribitik Bidasoko Ospitalera joateko. Atzo jarri zuten martxan linea berria. Ospitalerako lehen autobusa 07:35ean irtengo da herritik eta orduroko maiztasuna izango du. Donostiara autopistatik doan autobusa, berriz, Hondarribirantz etortzean, aireportuko geltokian geratuko da, bertako erabiltzaileei zerbitzua emateko.
Udaleko gorbenu taldeak, gainera, berriz ere eskatu du behin betiko irtenbidea eman diezaiotela Irungo erdialdera iristen den autobus linearen arazoari. Hondarribitik Irunera zuzenean doan autobus hori, E-25 linea, ordu laurdenero da, baina martxoaren 1ean ibilbidea aldatu egin zioten: Colon pasealekuan eskuinera egiten du, Gipuzkoako hiribidetik eta Euskal Herria ibilbidetik joanez, eta alderantziz. Hala, hondarribiarrek ezin dute autobusean iritsi San Juan plazaraino.
Udala, Aldundia eta Ekialdebus ados daude linea horren ibilbidea aldatzeko proposamenarekin. Falta den gauza bakarra da Irungo Udalak eskaera hori onartzea. Hiru aldeko akordio horren barruan autobusen maiztasuna adostuta dago: 06:20ean aterako litzateke lehena hiritik, eta ordu erdiroko maiztasuna izango luke. Ibilbidea ondorengoa litzateke: Minasoroeta, Kosta, Amute, Mendelu, Hondarribia kalea, Colon ibilbilbidea, San Juan plaza eta Palmera Montero.

