Pasaitarrak nagusi, Allotzeko estropadan
Mutiletan San Pedrok irabazi du estropada, Hondarribia, Orio eta San Juanen aurretik; nesketan, San Juanek Allotzeko (Nafarroa) urtegian jokatutako banderak Pasaian dira. Neskena San Juanera ekarri dute, eta San Pedrora mutilena. Aritzalekuko kanpinaren I. Bandera jokatu zuten han herenegun arratsaldean. Mutiletan, San Pedrok estropadaren lehen luzetik hartu zuen aurrea. Hasieran Orio eta Donibane izan zuten atzetik Libia-koek, baina hirugarren luzean Hondarribiak hartu zuen bigarren postua. Orio izan zen hirugarrena eta laugarrena San Juan. Nesketan, aldiz, lehen unetik gailendu ziren arrosak. Oriori 16 segundoko aldea atera zioten.
Mutiletan San Pedrok irabazi du estropada, Hondarribia, Orio eta San Juanen aurretik; nesketan, San Juanek
Allotzeko (Nafarroa) urtegian jokatutako banderak Pasaian dira. Neskena San Juanera ekarri dute, eta San Pedrora mutilena. Aritzalekuko kanpinaren I. Bandera jokatu zuten han herenegun arratsaldean.
Mutiletan, San Pedrok estropadaren lehen luzetik hartu zuen aurrea. Hasieran Orio eta Donibane izan zuten atzetik Libia-koek, baina hirugarren luzean Hondarribiak hartu zuen bigarren postua. Orio izan zen hirugarrena eta laugarrena San Juan.
Nesketan, aldiz, lehen unetik gailendu ziren arrosak. Oriori 16 segundoko aldea atera zioten.


