Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Gurutze Gorria, jolasak eta aldagelak martxan jarri dituzte hondartzan

Hondartzako denboraldia ostiralean ireki zuten ofizialki. Irailaren 15a arte luzatuko da. Aldagelak eta Gurutze Gorriaren zaintza postuak nahiz udan antolatzen dituzten ekitaldiak martxan daude, beraz. Hondartzaren azalera 80.000 metro koadrokoa da, eta beste 700 metro koadro dauzka aldagela eta komunetarako. «Lan eta esfortzu handia egiten dugu hondartza behar moduan egoteko, bai udalaren aldetik, baita Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik. Azken erakunde hau da hondartza garbitzeaz arduratzen dena, eta horretarako 260.000 euro bideratzen ditu. Hondarribiarrentzat eta gure artera etortzen direnentzat azpiegitura garrantzitsu bat da», esan du Juan Mari Altuna Zerbitzuetako zinegotziak. Aurten hondartzaren inguruan izango den aldaketa nagusia aparkalekuen kudeaketa izango da. «Eusko Jaurlaritzak ez du genuen hitzarmena luzatu, eta ondorioz, Europa ibilbidea, Minatera kalea eta Ramon Iribarren pasealekuko aparkalekuak Eusko Jaurlaritzak kudeatuko ditu. Udalak ez du zer ikusirik izango horien kudeaketan edota arazoetan, ezta trafiko aldetik sortzen direnetan ere», nabarmendu du zinegotziak. Hondartzako aparkalekua betiko ordutegi berberean izango da martxan, eta orduko euro bateko prezioa izango du. Zerbitzuak Komunak 09:00tatik 20:00etara irekiko dituzte, eta aldagelak 10:00etatik 20:00etara. Aldagelak erabiltzeko hiru euro ordaindu behar dira, horietatik bi fidantza moduan; irteterakoan bueltatzen dituzte. Ezinduek ere aldagela berezia dute. Gainera, instalazio horietaz gain, seina dutxa eta iturri, eta hankak garbitzeko beste bost iturri daude. [...]

admin
Hondarribia
2012/06/19

Hondartzako denboraldia ostiralean ireki zuten ofizialki. Irailaren 15a arte luzatuko da. Aldagelak eta Gurutze Gorriaren zaintza postuak nahiz udan antolatzen dituzten ekitaldiak martxan daude, beraz.

Hondartzaren azalera 80.000 metro koadrokoa da, eta beste 700 metro koadro dauzka aldagela eta komunetarako. «Lan eta esfortzu handia egiten dugu hondartza behar moduan egoteko, bai udalaren aldetik, baita Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik. Azken erakunde hau da hondartza garbitzeaz arduratzen dena, eta horretarako 260.000 euro bideratzen ditu. Hondarribiarrentzat eta gure artera etortzen direnentzat azpiegitura garrantzitsu bat da», esan du Juan Mari Altuna Zerbitzuetako zinegotziak.

Aurten hondartzaren inguruan izango den aldaketa nagusia aparkalekuen kudeaketa izango da. «Eusko Jaurlaritzak ez du genuen hitzarmena luzatu, eta ondorioz, Europa ibilbidea, Minatera kalea eta Ramon Iribarren pasealekuko aparkalekuak Eusko Jaurlaritzak kudeatuko ditu. Udalak ez du zer ikusirik izango horien kudeaketan edota arazoetan, ezta trafiko aldetik sortzen direnetan ere», nabarmendu du zinegotziak.

Hondartzako aparkalekua betiko ordutegi berberean izango da martxan, eta orduko euro bateko prezioa izango du.

Zerbitzuak
Komunak 09:00tatik 20:00etara irekiko dituzte, eta aldagelak 10:00etatik 20:00etara. Aldagelak erabiltzeko hiru euro ordaindu behar dira, horietatik bi fidantza moduan; irteterakoan bueltatzen dituzte. Ezinduek ere aldagela berezia dute. Gainera, instalazio horietaz gain, seina dutxa eta iturri, eta hankak garbitzeko beste bost iturri daude. Gurutze Gorriak, bestalde, 11:00tatik 19:00etara lan egingo du hil honetan eta irailean, eta 10:30etik 20:00etara uztailean eta abuztuan.

Iaz udalak bandera urdina eta berdea jaso zituen, hondartzaren kalitate eta ingurumen kudeaketa onaren erakusgarri.

Ostiralean ireki zuten hondartzako denboraldia ofizialki, eta irailaren 15a arte luzatuko da.

Ostiralean ireki zuten hondartzako denboraldia ofizialki, eta irailaren 15a arte luzatuko da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik inguruko herrien «babes falta» kritikatu du afari solidarioak banatzeko debekuaren harira

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du «jazarpen poliziala» jasan dutela gose direnei ogitartekoak emateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Palestinarekin Elkartasuna kalera irtengo da Donostiako Aste Nagusian, «sionismoaren eta inperialismoaren» aurka

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Udalak arreta gune bat jarriko du Aste Nagusian, sexu erasoak prebenitu eta artatzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Urnietak bidea urratuko du: Jaurlaritzaren esku utziko du etxebizitza promozio bateko lurren %5

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salatu dute ez dagoela medikurik Donostialdeko etengabeko arretako guneetan

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.