Foru kalean eta Hondartza gunean TAO jarri dute
Foru kalean, eta futbol zelaiaren eta Hondartza kiroldegiaren atzeko gunean TAO sistema abian jarri dute. Egunero dago martxan, 10:00etatik 20:00etara. Foru kaleari dagokionez, kale honetan erroldatuta daudenek egoiliar txartela Biztanleriaren Arreta Z...
Foru kalean, eta futbol zelaiaren eta Hondartza kiroldegiaren atzeko gunean TAO sistema abian jarri dute. Egunero dago martxan, 10:00etatik 20:00etara. Foru kaleari dagokionez, kale honetan erroldatuta daudenek egoiliar txartela Biztanleriaren Arreta Zerbitzuan (BAZ) eskatu behar dute, 20 euroren truke. BAZek udako ordutegia du, eta astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:30etara zabaltzen dute. Asteburutan, berriz, itxita dago.