Julen Lazkano irabazle
Julen Lazkano Solaz antxotar gazteak irabazi du aurtengo sanferminetako kartel lehiaketa. Jai Batzordetik esan dutenez, «erabakia ez da erraza izan», baina azkenean Lazkanoren lana izan da babes gehien bildu duena. 150 euro eta Leunda tabernan bi lagunentzako otordua irabazi ditu Lazkanok. Jaiak iragartzeko txarteletan ez ezik, jaietarako aldizkarian ere emango dute argitara bere lana. Uztailaren 4tik 8ra izango dira sanferminak aurten.
Julen Lazkano Solaz antxotar gazteak irabazi du aurtengo sanferminetako kartel lehiaketa. Jai Batzordetik esan dutenez, «erabakia ez da erraza izan», baina azkenean Lazkanoren lana izan da babes gehien bildu duena. 150 euro eta Leunda tabernan bi lagunentzako otordua irabazi ditu Lazkanok. Jaiak iragartzeko txarteletan ez ezik, jaietarako aldizkarian ere emango dute argitara bere lana.
Uztailaren 4tik 8ra izango dira sanferminak aurten.


