
Aieteko adierazpenari babesa emateko kanpaina berria hasi dute eta etzi Lokarriko kideak kalera irtengo dira bake prozesua babesteko eta indartzeko sinadurak biltzera. San Pedro kalean izango dira goizeko 11:30etatik 14:30era eta informazioa orriak ban...

Pasaiako Portu Agintaritzaren Mendi Kirol Elkarteak irteera antolatu du biharko. Arabako Raso (1046m), Risca (1003 m) eta Rodil (1031m) mendiak igoko dituzte. Interesdunek 943 35 18 44 telefono zenbakira deitu behar dute izena emateko.-

Oinatz Aizpuruk eta Edorta Garciak jokatuko dute paletan, eta pala motzean Martxel Lezo eta Orkatz Argotek Oiartzunek pala taldea osatu du, Gipuzkoako herri artekoan parte hartzeko. Aurten hamar herrik parte hartuko dute. Talde bakoitzak bi bikote aurk...

Olazabal parkea berritzeko lanak martxan jarriko dituzte datozen asteetan. Enpresa eraikitzaileari egitasmoa esleitzeko arazo bat izan zen, eta horregatik atzeratu egin da lanen hasiera. Orubearen indusketa arkeologikoa ere egingo dute, Miren Aierbe ud...

Athletic eta Bartzelonaren arteko Errege Kopako finala ikusteko pantaila jarriko dute Banakon. Partida bihar gaueko hamarretatik aurrera jokatuko dute Madrilen. Hala, ordu horretatik aurrera emango dute partida zuzenean.

Trintxerpeko karmenetan urtero irteten den emakumeen danborradarako bilera deitu dute hilaren 30erako, asteazkena. 20:00etan bilduko dira Trintxerpeko parrokian. Antolatzaileek parte-hartzea eskatu dute.

Aurten ere Euskal Herri osoko “emakumeen futbol talde hoberenak” bilduko dituen kopa antolatu du Euskal Herria Kirolak. Bihar hasiko da Ipar Euskal Herriko selekzioaren eta Oiartzunen arteko partidarekin. Norgehiagoka 17:00etan jokatuko dute Donibane Garaziko udal zelaian. Ekainean jokatuko dute taldeek lehen fasea, eta bigarrena, berriz, abuztuan. Finala abuztuaren 26an jokatuko dute.

Illunbe eta Ibaiertz abesbatzekin batera, Pasaia Gazte eta pasaia abesbatzek abestuko dute bihar Donibaneko parrokian 20:15etik aurrera.

Bihar da partida, Errenteria-Oreretako Galtzarabordako kiroldegian, 19:30etik aurrera Gipuzkoako areto futboleko finala. Oiartzun-Horbel. Bihar, 19:30ean, Errenteria-Oreretako Galtzarabordako kiroldegian. Oiartzun, Gure Txokoa, Tellatuberri eta Horbel ...

Pasaiako Udalak ezohiko udalbatzarra deitu du astelehenerako. 19:30ean izango da, Antxoko Kultur Etxean. Gai zerrendan, bi mozio ageri dira: lehenik Usoa eta Galepertarrak elkarteen mozioa, Ulia mendian ehiza baimentzeari buruzkoa, eta EAJren, Talde po...

Pasa den larunbatean Haur Mailako errepideko Txirrindularitzako Gipuzkoako Txapelketa jokatu zuten Urretxun. Allerru taldeko Julen Mundin izan zen garaile, kilometro erdi falta zela ihesaldiko kidea atzean utzi zuenean. Ander Bello taldekidea bederatz...

Etzi ospatuko dute XIV. Alardealdia eta 400 lagun inguru biltzea espero dute. Bidasoako Elkarte Filateliko eta Numismatikoko ordezkariek moztuko dute irteerako zinta goizeko bederatzietan. “Hamar urte baino gehiago pasa dira jai hau lehen aldiz ospatu zenetik, eta irundarren erantzuna gero eta hobeagoa izan da”, azaldu dute gaur goizean Alardealdiako ordezkariek. Jai honetan biltzen duten dirua Alarde tradizionala finantzatzeko erabiltzen dute. Urdanibia plazan hasiko dute ibilbidea eta Arbesen barrena luzatuko dute Aldaberaino. Meakara jaitsiko dira eta Ibarburura joango dira. Ondoren, Larreaundira, eta Urdanibian bukatuko dute. Ibilbidean, trikitilari, txistulari, dantzari, abesbatza eta txaranga taldek girotuko dute jai eguna. Gainera, tren berdean egin ahalko da ibilbidea. Trena Santa Elena kaletik aterako da eta goiz osoan ibiliko da. Txikientzat gaztelu puzgarriak eta jolasak jarriko dituzte Larreaundin. Aurten nobedade bezala, Alardeko pertsonaiak irudikatzen dituzten erraldoi eta buruhandiak aterako dituzte kalera. Ibilbideko eremu guztietan atsedenlekuak jarriko dituzte, eta txistor, xolomo, tortilla pintxoak eta taloak dastatzeko postuak jarriko dituzte. Urdanibia plazan, pintxoak dastatu ahalko dira, eta dastaketa honetan, hiriko 12 elkarte gastronomikok parte hartuko dute. 11:15ean hasiko dute eta euro batean erosi ahalko dira pintxoak. 14:30ean hasiko dute herri bazkaria Uranzu pilotalekuan eta musika jarriko dute 22:30ak arte. Bazkarian parte hartzeko tiketak 22 eurotan jarri dituzte salgai [...]

Ezker abertzalearen bozeramaile Maribi Ugarteburu izango da asteko elkarrizketatua gaur Oiartzun Irratian. Euskal Herriko egoera politikoaz, bere politika ibilbideaz eta beste hainbat gaietaz ariko da Ugarteburu. Elkarrizketa 13:15etan izango da.

Kamioi batek gizon bat harrapatu zuen atzo goizean, Gaintxurizketan. Eragindako zauriengatik hil zen Donostia Ospitalean. Istripua 10:10ean gertatu zen. Gizonak autoa gelditu zuen bide bazterrean, eta bertatik irten zen. Orduan kamioia pasatu eta hil e...

Herenegun ireki zuten ofizialki Itsas Etxeko osasun zentro berria. Hala, Biteri kaleko behin-behineko anbulatorioa itxiko dute, eta azpiegitura berrira hurbildu behar dute herritarrek aurrerantzean. Osasun zentroaren azalera 1.328 metro koadrokoa da, eta beheko solairuan bezeroaren arreta zerbitzua, proba osagarrien aretoa eta sendaketa aretoak jarri dituzte. Irudian, Patxi Lopez lehendakaria, Rafael Bengoa Osasun sailburua eta Aitor Kerejeta alkatea ikus daitezke.

Merkataritza eta Turismo Sailak Hondarribiko Erdi Aroko Azokako argazki lehiaketa antolatu du. Azoka ekainaren 9an eta 10ean egingo dute, eta lanak entregatzeko epea uztailaren 3an bukatuko da. Erdi Aroko Azoka Hondarribiko Gune Historikoan egingo dut...

Hondarribiak mailari eusteko ligako azkeneko partida erabakiorra jokatuko du bihar Tolosaren aurka. 3-1 galdu zuen aurreko larunbatean Real Union Bren aurka, eta maila mantentzea zeharo zaildu zaie Mikel Llorenteren mutilei. Azken bosgarren dira sailka...

Asteburuko irteera antolatu dute Itsastarrak eta Herrerako Mendi Zaleak elkarteek elkarlanean ekainaren 2rako eta 3rako. Aurten, Aragoiko Pirinioak bisitatuko dituzte. Larunbatean, 06:15ean irtengo dira Trintxerpetik eta autobusez egingo dute Somport a...

Murtziako espetxean dagoen Urko Labeaga euskal preso hondarribiarra isolamenduan jarri dutela jakinarazi du Herrirak. Herri mugimenduaren arabera, “espetxe politika minaren sortzaile besterik ez da, eta sufrimendu oro gainditzeko urratsak ematen ari garen uneotan espetxe politika honekin bukatzea ezinbestekoa da”. Bide horretan, gaurko azken ostiraleko karteladan parte hartzeko eskatu die Herrirak hondarribiarrei: 20:00etan hasiko da, San Pedro kaletik. Karteladaren ondoren afaria egingo dute Olagarro elkartean. Hara joan nahi dutenek aldez aurretik gorde behar dute tokia, 663 16 79 77 telefono zenbakira deituz.